Burevestnik eta Poseidon

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-11-03 03:08

belokijmari@gmail.com 1762135796616

Andrei Martyanov Sobiet Batasunaren garaian Errusiako Itsas Armadako militarra izan zen. 1990ean AEBetara joan zen eta talde aeroespazial komertzial batean jardun zuen Laborategiko Zuzendari gisa. Gaurko bere mezuak bi zatitan banatu ditugu. Lehenean, Errusiak berriki seriean ekoizten hasi den Burevestnik eta Poseidon arma estrategikoen inguruko azken berriak azalduko dizkigu. Bigarrenean, Mendebalde Politikoaren arduradun militar eta politikoei eta kazetariei buruz egiten dituen balorazioak.

I atala: Burevestnik eta Poseidon

Burevestnik (“ekaitz-txoria”) gurutzaldi-misila miniaturazko erreaktorea da. Itsaspeko erreaktore baten potentzia bertsua du. Ikaragarria da, edozein itsaspeko nuklear gai delako 100.000 pertsona inguruko hiri bat energiaz hornitzeko. Oso erreaktore indartsuak dira. Errusiako itsasontzi izotz-hausle nuklearren erreaktore nuklearrak sekulako instalazioak dira. Orain, bat-batean, mila aldiz txikiagoa egin dute. Harrigarria da. Abiadura supertsonikoan hegan egiten duen gurutzaldi-misil normal batean jartzen da, 1.300 km/h-ko abiadura hartzen du eta praktikan denbora mugagabean eduki daiteke airean.

Poseidon -izena Greziako mitologiako jainko batetik datorkio- oso bestelako istorioa da. Poseidon itsaspeko drone bat da, ezin da oztopatu, 185 km/h-ko abiaduraz mugitzen da. Ez dago geldiaraz dezakeen armarik eta nahiko isila da. Gailu horrek megatoi askotako ojiba energetikoa du. Ohiko hainbat tona lehergai ere eraman dezake eta horrek erabat aldatzen du itsas gerra, arma hipertsonikoek egiten duten bezala. Antzematen baduzu ere, ezin izanen duzu deus egin haren aurka. Maniobragarria da, handia da eta Belgorod itsaspekoak sei daramatza berarekin. Benetan ikaragarria da, 20 m. inguruko luzerakoa. Megatoi bateko ojiba nuklearra du eta kostaldetik gertu tsunami bat sortzeko gai da. Batzuek diote 350 m-ko altuerako olatua eragin dezakeela. Beste batzuek 100 m. ingurukoa. Beldurgarria da.

Bere materialari esker, eragin duen lurraldean bizia hainbat mendetarako desagertzen da. Mundua kontrola lezakeela uste duen edonor akabatzeko azken judizioaren arma da. Edozein motatako arma nuklearren hegazkinek eraman lezake. Material nuklearrik gabe ere erabil daiteke.

Burevestnik guztiz desberdina da, espazio-ontzi batean jar dezakezun erreaktore txikia delako eta espazio-ontzi horrek eguzki-sisteman zehar sakon bidaiatu dezakeelako, energia-iturriarekin arazorik izan gabe. Iraultza teknologikoa da, eta bidaia espazialen ekonomia guztiz berri baten aurrean gaude. 2030ean izanen da prototipoaren lehen hegaldia.

Trump jaunak bere arma nuklearrak eguneratu eta modernizatu zituela aipatu zuen. Segur aski Errusiako Estatu Nagusiko jendea barrez hiltzeko asmoz egindako txistea zen. Hainbeste barre eginen dute, non herniekin eta barre histerikoak eragindako era guztietako gaitzekin amaituko baitute.

Paradigma teknologiko berri baten aurrean gaude. Horren guztiaren epe luzeko ondorioak industria-iraultzaren eraginaren parekoak izanen dira. Eta horrek dena aldatuko du bidaia espazialei dagokienez. Zein da mezu politikoa Mendebaldekoentzat? Zer erreakzio izan zuen galdetu zioten Lavrovi, eta denak isilik geratu zirela esan zuen.

Mendebalde konbinatuan ez dago teknologia mota horretara gerturatzen den deus ere. Teknologikoki eremu erabat berri batean gaude. Burevestnik eta Poseidon seriean ekoizten hasiko dira orain.

II atala: Martyanoven iritziak

Militarrei buruz

* AEBen armadan sartzen dena zaborra da eta ateratzen dena ere zaborra da. Horregatik ezin du deus irabazi. Paperezko tigrea da. Ez dira gertatzen ari dena ulertzeko gai.

* AEBek ez dakite benetako gerra zer den. Akademia militar horietan irakasten duten guztia zaborra da, bai taktikoki, bai operatiboki. Ondorioz, zure ofizialak funtsean ezjakinak dira. Gainera, horietako askok ohorea eta duintasuna galdua dute. Inplosio betean dagoen zibilizazioa dugu.

* Arazoa ustelkeria da, AEBetako industria militarra ez baitago defentsarako pentsatua, akziodunentzako etekinak sortzeko baizik. AEBetako armak horregatik dira desastre hutsa. Operazio Militar Bereziak atzerapen teknologikoa ez ezik, ahultasun praktikoa eta operatiboa ere ongi erakutsi ditu.

* AEBetako jeneral gehienek ez dakite zer den benetako gerra. US Navalw Collegen, adibidez, Sarah Painek, historian titulua duen emakumeak, estrategia irakasten du, maila taktikoan edo operazionalean inolako aginte esperientziarik izan gabe eta plangintza nola gauzatzen den ulertu gabe. Sistemaren beraren endekapen osoa dugu. Kolapsoa da.

* NATO enplegu programa bat da. Bruselako jende gehiena ergel hutsa da. Gizatasun guztia galdu dute. Moralik gabeko pertsonak dira. Beren buruak suntsitzen dituzte. Jende askok oraindik ez du ulertzen ikusten ari dena. Zentzu horretan, Sobiet Batasuna askoz herrialde heziagoa zen, askoz ere kultuagoa, eta hala ere ezin izan zuen kolapsoa eragotzi.

Kazetariei buruz

* Mendebaldean, sistemaren aldeko kazetari gehienak ohorerik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Ez dago moraltasunik politikan lan egiten duten inorengan. The Telegraph, BBC, The New York Times… egunkarietako kazetariek ez dute giza kualitaterik. Ez dute esaten zaiena ulertzen.

Politikariei buruz

* Batez besteko edozein kongresista edo senatari estatubatuarra enborra bezain tuntuna da. Horrek are gehiago balio du europarrentzat, Europako elite politikoa erabat endekatuta baitago. Hamaika urte daramat publikoki esaten: “Ez duzue ulertzen non sartu zareten Maidango kolpe horren bitartez”.

* AEBetako politikari belaunaldi oso bat duzu tuntunez osaturik. Gainera, gehienak erabat ustelak dira. Sistema bere burua irensten ari da.

* Ezin duzu neokon batekin eztabaidatu. Buruko arazoak dituzten pertsonak dira, fanatikoak, gerrari buruz deus ez dakiten histerikoak. Gerra Aztertzeko Institutukoa ergel mordoa da. Errusiari buruzko ustezko adituak patetikoak dira. Ezjakinak dira. Beren doktoregoek ez dute deus balio. Ez diete ongi irakatsi, zaborra erakutsi diete. Ez dakite deus kanpoko munduaz

* Datorrena askoz okerragoa da, ez baitaude prest aurre egiteko. Gobernu erabat eskasak dituzte. Europak ez du antolaketarik. Ez dute ohorerik eta beren herrialdeekin benetako konpromisoa duen armadarik. Europarenak egin du.

https://www.youtube.com/watch?v=C8alDL9SYus

joan mari beloki kortexarena

2025-11-03


Utzi iruzkina: