BRICS, tinko

BRICS, tinko EUSKAL HERRITIK | 2026-09-18 02:04

BRICS, tinko

BRICS osatzen duten herrialdeek urteko goi-bilera egin dute aurreko asteburuan New Delhi-n, Indian. Indiarren tankeraren arabera, kanporako irudi eta informazio mailan dena apala izan da. Baina 45 orrialde duen txostena adostu dute eta horrek bakarra barne kohesioa handia dela erakusten du. Munduaren ordena aldatu egin nahi dute, egungo estatubatuarren hegemonia gaindituz, eta urrats sendotzat jo daiteke aurten Indian emandakoa. 2027an Txinan izanen da eta hor mundu poloanitza indartzeko beste pausu bat ezagutuko dugu. Jeffrey Sachs ekonomialariaren iritzia jaso dugu abiapuntu gisa.

GLENN DIESEN: nola antolatuko dute BRICS-ek nazioarteko gobernantza?

JEFFREY SACHS: Gaur egun, Asiako ekonomiak munduko ekonomiaren erdia edo gehiago suposatzen du eta Txinakoa AEBetakoa baino % 30 handiagoa da orain, erosahalmenaren parekotasunaren prezioen arabera. Beraz, AEBek zuzenduko duen munduaren ideia hori eta Europak bere horretan jarraituko duela dioen ustea, inperio bat izaten jarraituko dugula eta menderatzen jarraituko duguna alegia, zaharkituta geratu da.

Txinak AEB gainditu ditu ekonomikoan eta industria gehienetan. Gainera, maila berean dago adimen artifizialaren abangoardian. BRICS elkarguneak munduan bere tokia aurkitu du. Txinak talde hau zuzentzen du ekonomia eta teknologian. India ez dago oso atzean eta biek, Txinak eta Indiak batera, munduko produkzioaren % 19-20 ordezkatzen dute, AEBen % 14 edo 15aren aurrean. BRICS-ko hamar herrialde nagusiek munduko produkzioaren % 41 inguru ordezkatzen dute. G7ak, AEBen bloke handiak, munduko produkzioaren % 28-29 inguru ordezkatzen du. Biztanleriari dagokionez, BRICS-ek 4.000 milioi pertsona ditu G7aren 1.000 milioiren aurrean.

AEBek beren hegemonia babestu nahi dute. Eta horrela, gerrak piztu ditu Ukrainan, AEBen hedapenaren ondorio den gerra, eta Iranen, Ekialde Hurbilean hegemonia mantentzen saiatzekoa. Baina Rockefeller Fundazioak mundu osoko herrialdeak biltzen dituen inkesta bat zabaldu du, eta AEBetako lidergoarekiko babesa planeta osoan gainbehera doala erakusten du, eta munduak ez duela AEBen lidertza nahi. Nazio Batuek gidatzea nahi du. Eta hori da BRICS-ek ordezkatzen duena. Horrela esan zuen: "Garapen bidean dauden herrialdeak ordezkatzen ditugu". Funtsean, AEBen aliatu taldea izan ezik, herrialde guztiak barne hartzen ditu, munduko biztanleriaren % 85 inguru ordezkatuz.

AEB aipatu ez zituzten arren, Mendebaldeak arauak diktatzeaz nazkatuta daudela adierazi dute. Orain mundu poloanitz batean gaude eta bertan bakean bizi beharko dugu. New Delhiko BRICS-en adierazpenak ordena multilaterala babesten du eta AEBek aldebakarrez hautsi duten munduko merkataritza-ordena berritzea eskatzen du.

GLENN DIESEN: Xi Jin Pingek eta Vladimir Putinek martxoan izandako bileraren harira, Xi-k esan zuen ehun urtetan gertatu ez diren gauzak gertatzen ari direla eta elkarrekin mantenduz aldaketa horiek bultzatu egin daitezkeela. Hori BRICS multzoari ere aplika dakioke. Eta aldi berean ikusten dugu AEBek beren aliantza militarrak erabiltzen dituztela arerioei eraso egiteko. Sistema politiko bat erreformatzea arriskutsua da eta nazioarteko sistema erreformatzeak ziurrenik garai nahasia ekarriko digu.

JEFFREY SACHS: Txinaren gorakada naturala da. AEBek Txinari eutsiko diotela, Txina zuzenduko dutela edo antzeko fantasiak izateari utzi beharko liokete. Ez dute mentalitatea aldatu. Oraindik ez dago AEBetan beste potentzia batzuekin normaltasunez bizitzeko ideiarik. AEBetan, ekonomiaren zirkulu handietan, AEBetako lidergoan, unibertsitateetan, ikerketa zentroetan eta Estatuko segurtasun aparatuaren muinean dena kontrolatzen jarraitzen dutela uste dute. Txina desegiten ari dela, BRICS pasarte bat besterik ez dela, Errusia kolapsoaren atarian dagoela... Beren ikuspegi falta harrigarria da. Horregatik, une honetan egoera ez da zehazki egonkorra.

https://www.youtube.com/watch?v=q4B9dabmNgM

-----------------------------------------------------------------------

Halaber, interesgarria iruditu zaigu Indiako erreferenteren baten zertzeladak gehitzea eta M.K.Bhadrakumar enbaxadore ohiarenak aurkitu ditugu. Sobiet Batasuneko lurraldeetan eta Pakistanen, Iranen eta Afganistanen Indiako misio diplomatikoen buru izan zen hamar urtez.

M.K.Bhadrakumar: egungo egoeraren laburpenik onena Narendra Modi lehen ministroak egin zuela uste dut, BRICS heldutasunera iritsi dela esan zuelarik. Xi Jinping presidente txinatarrak esan zuena erantsiko nioke, BRICS-ek bakearen eraikuntzan zeresana hartu behar duela baieztatzean, BRICS-ek ezin duela modu koordinatuan jardun dioen Mendebaldeari erantzun sendoa eman baitzion.

Mendebaldeak gerra nuklearren baten atarian egotetik pauso bakarrera jarri gaituen honetan, azpimarratzekoa da BRICS-ek nazioarteko prozesu geopolitikoei pentsamendu positiboa eta ikuspegi sortzailea eskaintzeko duten gaitasuna eta joera.

Iraganean tentsio handiak izan ditugu, baina gaur ikusten ari garenarekin ez dago alderatzerik. AEBek, Trump presidentearen gidaritzapean, nazioarteko segurtasunaren zutabe gisa ezarritako erakundeak sistematikoki desegin dituzte. Eta erakunde horiek garrantzi handia izaten jarraitzen dute gaur egun ere. Haiek are gehiago indartzea da BRICS-en helburua.

BRICS herrialdeek ez dute moneta berri bat garatzeko asmorik. Baina praktikan antzeko zerbait egiten ari dira ordainketa-sistema bat sortzean, tokiko monetak eta estatu kideen dibisak erabiltzean... Errusiak eta Txinak bidea markatu dute, gaur egun ia erabat beren tokiko monetetan egiten baitute merkataritza. Errusiak eta Indiak ere nabarmen egin dute aurrera norabide horretan. BRICS-ek beren monetak erabiltzeko ahalmena garatzen ari dira, eta, horren bidez, beren erosteko ahalmena handitzen.

https://www.youtube.com/watch?v=SKgaqDomnsI

joan mari beloki kortexarena

2026-09-18


Utzi iruzkina: