Basakeriak
Stanislav Krapivnik, Donbassen jaioa, militarra izan zen AEBetan eta orain Errusian bizi da. Bizi den lurraldean jende guztiak dakien, baina hemengo komunikabide hegemonikoek guri gordetzen diguten, informazioa ematen digu ezagutzera. Irakurtzen ere erraza ez den errealitate gordina jartzen digu begi bistan.
Lindsey Graham adibide ezin hobea da munduko demokraziarik onena delako horri gaizki doakion guztia islatzeko. Ez dago gardentasunik jende horien inguruan. Ezin dugu ahaztu Ukraina arma, droga eta haurren, organoen, pedofiloen eta gainerako guztiaren trafikoaren epizentroa dela. Ukraina, une honetan, gaizkiaren zulo beltza da, gizateriaren gauzarik okerrena.
Ukrainak giza organoen salmenta legeztatu zuen. Baina hori ulertzen ez duen jendearentzat -jende askok ez baitu ulertzen-, ez da organorik lortzen hildako gorputz batetik. Berriro diot, ez da organorik lortzen hildako gorputz batetik. Bihotzak taupadak egiteari uzten dionean, nekrosia hasten da, odolak zirkulatzeari uzten diolako; oxigenoa ez da organoen zeluletara iristen eta organoak hiltzen hasten dira.
Organoak bizirik dauden gorputzetatik lortzen dira. Berdin dio pertsona koman dagoen, egoera begetatiboan edo oraindik burua gorputzari lotua duen. Gorputzak bizirik egon behar du, gutxienez arnasgailu bati konektatuta egon behar du. Odolak zirkulatu egin behar du, bestela organoak hil egiten dira. Birikek arnasa hartu behar dute. 4.000 milioi irabazi zituzten negozio honen zergetan. Eta sinistu iezadazu, ikusi ditudan bideoetako batzuk, ukrainarrek probak suntsitu aurretik indar errusiarrek hartutako leku horietako batzuk ez zenituzke ikusi nahiko. Ni pixka bat aztoratuta nago, edozein militar neurri batean dagoen bezala, baina pertsona normal batentzat hori Hollywoodek egindako beldurrezko edozein film baino gordinagoa da.
Egiten dituzten gauzengatik, mediku horiek epaiketarik gabe eliminatuak izan beharko lukete, inoiz ezin izanen dituzulako epaiketara eraman. Eta gizon helduekin bakarrik izanen balitz… Biktimen erdiak soldadu ukrainarrak dira. Hanka batean zauritzen zaituzte, han sartzen zara eta gero ia ez zaizu deus geratzen. Baina soldaduak bakarrik ez, zibilak ere eraman zituzten, umeak…
Hori egiten duten pertsonak ez dira gizakiak. Ez dakit nola esan bestela. Horrelakoak baldin badira, horrek esan nahi du horrelako gauzak ikusten ditugunean pentsatzen duguna baino askoz beherago eror daitekeela gizateria. Izugarrikeria hauek batzorde eta ikerketa asko beharko dute gerra amaitzen denean. Baina oraintxe horren guztiaren erdian jarraitzen dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=NxsenffhiSs (5:30-8:50 minutuetan)
Informazioa zabaltzeko:
https://www.youtube.com/watch?v=yqZs6HQ_BnU (bideoa)
https://grupormultimedio.com/sobre-el-trafico-de-organos-humanos-en-ucrania-id89554/ (iritzi artikulua)
joan mari beloki kortexarena
2026-07-14

Iruzkinak
Utzi iruzkina: