21 nerabeak gogoan
Scott Ritter militar ohi estatubatuarra bera bezala militarra izan zen Daniel Davis teniente koronelarekin mintzatu da bideo honetan. Starobilsk herrian maiatzaren 23an NATOk hil zituen 21 nerabeen aurkako atentatua eta gero, Ukrainako gerrak koska bat gora eginen ote duen edo, hobeki esanda, igoko den koska nolakoa izanen den aztertu dute.
Kieveko erdigunea ezabatzeko prestatzen ari da Errusia. Hori Ukrainarentzat ezezik Europa, Paris, Berlin eta Londresentzat ere seinalea da. Inork aurretik ikusi ez duen zerbait izanen da. Errusiak Kiev mapatik ezabatuko du, eta horren arrazoia Ukrainak, Erresuma Batuaren eta AEBen babesarekin, maisu-maistrak trebatzeko eskola baten aurka egindako eraso izugarria izan da. Luhanskeko Starobilsk-en, ukrainarrek 21 ikasle hil zuten nahita.
Hau ez zen istripua izan, nahita egindako ekintza izan zen. Hor dago Starlink antena, erakustaldi gisa. Esnatu ziren ikasleak ihes egiten saiatu ziren, baina segidan bidalitako droneek hil egin zituzten. Hori izan zen edalontzia gainezka egin zuen tanta. Errusiak denbora guztian esan du ez duela eskalatu nahi. Beti bilatu izan du irtenbide diplomatikoa. AEB, Europa eta Ukraina dira irtenbide diplomatikoari uko egin diotenak. Beraz, orain Errusiarentzat diplomazia hilda dago. Ez dago berpizteko modurik. Kito. Baldintzarik gabeko errendizioa da gerraren emaitza bakarra. Udan Errusiak Ukrainako hiriak ezabatzen jarraituko du, Ukraina desagertzen den arte edo baldintzarik gabe amore ematen duen arte. Eta Europak parte hartu nahi badu, Errusiak festara gonbidatuko du Europa.
Hori 2022an ekidin behar zen, Errusia eta Ukrainaren artean bake ituna sinatzeko prest zegoenean. Baina AEBek eta Britainia Handiak esku hartu zuten eta ukrainarrek atzera egitea lortu zuten. AEBek eta Britainia Handiak utzi dute gatazka honek jarrai dezan, eta, ondorioz, hainbat milioi ukrainar hil edota zauritu dira. Ukraina nazio bezala hilda dago, ez du hau baino gehiago iraunen. Gertatzen dena gertatzen dela, Ukraina amaituta dago, demografikoki ezin duelako bizirik iraun.
Errusiak duela pare bat gau egindako erasoak Starobilsk-eko erasoarekin lotuta egon ziren. Ukrainarrak harro agertu dira Ukrainako droneen ekoizpena eskoletan, museoetako sotoetan eta merkataritza-guneetako garajeetan ezkutatu dutelako. Ez naiz espekulatzen ari. Izan ere, bideoak argitaratu dituzte esanez: "Eskolako gimnasioan gaude LH droneak eraikitzen". Eta harritu egiten dira errusiarrek eraso egiten diotenean, orduan eskola bati eraso egin diotela esanez. Ez da eskola bat, orain defentsarako instalazio industriala da. Helburu horiek guztiak Starobilskeko Institutua erasotzeko erabili ziren droneen fabrikazioarekin lotuta zeuden, eta errusiarrek suntsitu egin zituzten, aginte-zentroak birrinduz.
Orain, Errusia Parlamentua, presidentearen administrazioa, Defentsa Ministerioa eta Ukrainako gobernuaren azpiegitura nagusia kentzeko ari da prestatzen. Ukrainako gobernuaren azpiegitura ezabatuko dute. Errusiak inteligentzia-zerbitzu ona du eta asmatuko du Zelenski eta bereak nora doazen eta hil eginen dituzte. Ukrainarentzat heriotza epaia da hau. Lehendik, Ukrainako gobernuko kide guztiei gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkiete Errusian. Eta pertsona horien artean daude Ukrainako presidentea, Ukrainako Inteligentzia Zerbitzuko burua, Defentsa ministroa eta Kanpo Harremanetarako ministroa. Gobernuan inplikatuta dauden pertsona guztiek heriotza-sententzia dute atxikita. Beraz, jaun-andreok, presta zaitezte uda honetan oso itsusia den zerbait ikusteko, nazio baten heriotza alegia.
Errusiak Ukrainako armada suntsitu eta Estatua suntsitu nahi izan balitu 2022ko otsailean hala eginen zukeen. Baina ez zuten hori nahi izan. Ukraina negoziazio mahaira eramatea eta helburuak bide diplomatikotik lortzea zen bilatzen zutena, hori izan baita beti Errusiaren ohiko taktika. Eta Errusiak lortu zuen. Begira bakearen testuari. Errusia okupatutako Ukrainako lurralde osoa itzultzen ari zen. Errusiak ez zuen herrialdea bereganatu nahi. Kontrakoa diotenak gezurtiak dira.
Baina gero AEBek eta Britainia Handiak esku hartu zuten eta ukrainarrei esan zieten ezin zutela bake akordio hori onartu. Ukrainarrek amua irentsi zuten. Gaur, gudu-zelaian, Errusia nagusitzen ari da. Kontrakoa pentsatzen baduzu, ez dakizu deus gerra honi buruz. Errusia, Ukraina ez ezik, Mendebalde osoa higatzen ari da. Europa hutsik dago. Eta AEBek ezin diote askoz gehiago eman. Eta gero gu Iranekin gerran sartzean erreserbarik gabe geratu ginen. Kontua da Mendebaldea deus gabe geratu dela.
Utz iezadazue gogorarazten zer gertatu zen 2023ko ekainean, Yevgeniy Prigozhin-ek Wagnerren 7.000 soldadu mobilizatu eta Moskura joan zenean. Hori britainiarrek eskatuta egin zen. Britainiarrek esan zioten Moskun enpresaburuak zituztela altxatzeko prest eta moskutar erako Maidan bat sortuko zutela, eta han Wagner sartu eta plaza hartuko zuela. Jendea altxatu eginen litzateke eta Shoigu eta Gerasimov-en dimisioa eskatuko luke eta Putin bere kontrolpean jarriko luke. Britainiarrek antolaturiko operazioa izan zen. Porrot egin zuen, baina gertatu egin zen.
Eskolaren aurkako erasoa britainiarren nahita egindako ekintza izan zen, izan ere, Putinek erreakzionatzen ez bazuen, ekintzak oihartzun handia izanen baitzuen eta 2023ko ekaineko errepikapen bat ikusi ahal izanen zen. Gertaera horrek oihartzun handia izan du errusiarren artean. Putinek ez du beste aukerarik. Orain Errusiako gobernuak jarduteko modu zaharra ez dela bideragarria ulertzen du. Halaber, eskalatzeko garaia dela, fronteko gatazka ez ezik, barne-gatazka ere kudeatzeko.
Starobilsk ikastetxearen aurkako erasoa britainiarrek burutu zuten. Ukrainarrek bitartekari lanak baino ez dituzte egiten. Dena britainiarrek kudeatzen dute. Britainia Handia ez ezik, alemaniarrak eta frantsesak ere ikusten ditugu Errusiaren aurkako gerrarako prestatzen ari direla esaten. Beraz, ezinbestekoa izanen da Errusiaren kontrako gerran sartzea. Britainiarrak Ukrainatik Errusiaren sakontasun estrategikorantz ari dira armak jaurtitzen. Hau jasanezina da. NATO Errusiaren aurka gerran dagoela ulertu behar dugu.
Putin nahita aritu da eskalada ekiditen. Baina orain, Ukraina deuseztatzeko bidean aurrera egitean, hurrengo pausoa droneen bidezko erasoak errazten dituzten nazioak desegitea da. Lehen pausoa korridore baltikoa kentzea da. Une honetan, Ukraina Polonia Baltikoko korridorea zeharkatu eta San Petersburgo inguruan Errusiari eraso egiten dioten droneak jaurtitzen ari da. Errusiarrek Letoniaren aurka eginen dute. Sergey Narishkin Errusiako Kanpo Inteligentzia Zerbitzuko buruak Ukrainako operazioen oinarriak diren zazpi edo zortzi helburu argitaratu ditu. Adibidez, Ukrainak datorren astean San Petersburgoko Nazioarteko Ekonomia Foroa erasotzen badu, Baltikoko korridorean zehar jaurtia, Letonia mapatik ezabatua izanen da. NATOko kide den estatu baltiko baten deuseztatzea izanen da. Eta ez dago Erakundeak egin dezakeen deus. Gaur egun NATOk ez du jarduteko gaitasunik.
Errusia gerra hau aise irabazten ari da eta ez du aurrerantzean azken atentatuen antzekorik onartuko. Beraz, orain egoera aldatzen ari da eta Errusiak gauza irudikaezinak eginen ditu.
https://www.youtube.com/watch?v=X1GiOTwlaCI
joan mari beloki kortexarena
2026-06-03

Iruzkinak
Utzi iruzkina: