2026ko urtarrilak 8-9, Iranen
Aurreko bi artikuluetan, Seyed Marandi Teherango Unibertsitateko irakaslearen bitartez, 2026 urtearen lehen egunetan Iranen gertatu zirenak ikas ahal izan ditugu. Baita argazki eta bideo gutxi batzuk ikus ere. Gertaeren eta sortzen ari den giroaren larritasuna dela eta, Marandiren X sarean duen kontuan sartu gara eta beste hainbat bideo eskuratu dugu, gertakizunak hobeki barneratzeko asmoz. Bideo bakoitzaren sarrerako testua jatorrizkoa da.
1. Urtarrilaren 8an eta 9an Iranen izandako istilu bortitz eta odoltsuetan, CIAk, MI6-k eta Mossad-ek entrenatutako iskanbila-sortzaile eta terrorista armatuek saltokiei eta merkatariei eraso zieten, kaosa eragiteko asmoz. Mendebaldeko hedabideak sionismoaren tresna dira.
https://x.com/i/status/2013928738002501842
2. Irango poliziak suzko armak, labanak eta daga berriak aurkitu zituen zalapartarien etxeetan, atzerritarrek lagunduta segurtasun indarrak eta zibilak hiltzeko erabiliak.
https://x.com/i/status/2013777988404252994
3. CIAk, MI6k eta Mossadek babestutako hiltzaileak banan-banan atxilotzen ari dira. Irango herriaren aurka egindako krimenengatik ordainduko dute. Mendebaldeko hedabideen arabera, hiltzaile hauek "manifestari baketsuak" omen dira, oligarka sionisten tresnak direlako.
https://x.com/i/status/2013237362990408053
4. Mendebaldeak babestutako terrorista eta zalapartarien irudi gehiago, pertsonak masakratzen eta jabetzak suntsitzen urtarrilaren 8an eta 9an. Mendebaldea, oro har, irandarren aurkako gerra egiten ari da Palestinako herria babesteagatik.
https://x.com/i/status/2013272450360828130
5. Irango segurtasun-indarrek beren bizitzak arriskuan jartzen dituzte, atzerritarren laguntza duten zalapartari armatuen bikote gazte bat eta beren sei hilabeteko haurtxoa salbatzeko, eurei erasotzen ari zaizkien arren.
https://x.com/i/status/2013205398585561120
6. Bushehreko segurtasun indarrek, Iran hegoaldean, Teheranera zihoan arma zurien kargamentu bat atzeman zuten.
https://x.com/i/status/2013230273794633788
7. Atzerriak babesturiko zalapartarien irudiak meskita bati su emanez Iranen.
https://x.com/i/status/2013149147797377400
8. Segurtasun kameren irudi gehiago Irango azken istiluetan. Teherango kale erdian dagoen eta atzerritarraren laguntza duen zalapartari bat erakusten dute, aizkora eskutan daukala.
https://x.com/i/status/2013128738612072637
9. "Manifestari baketsua" protesta baketsua egiten.
https://x.com/i/status/2012925566823944422
10. MI6, CIA eta Mossad buru zituzten terrorista eta zalapartariek merkatu oso bat erre zuten Rasht hirian, urtarrilaren 8ko eta 9ko istiluetan. Hauek ez ziren "manifestari baketsuak". Mendebaldeko kazetariek beren nagusien krimenak ezkutatzen dituzte, Gazan egiten duten bezala.
https://x.com/i/status/2012986989029499314
11. Irango hedabideek Mossad-en laguntza jasotzen duten zalapartariak erakusten dizkigute, droga kontsumitzen indarkeriari ekin baino lehen.
https://x.com/i/status/2012753021998919875
12. "Manifestari baketsu" gehiago.
https://x.com/i/status/2012552770990072098
13. 12.000 hildako, ehunka mila atxilotu, ehunka exekuzio... egin omen ditu Irango gobernuak. Mnar Adleyk azaltzen du nola CBS, CNN, BBC, The Guardian eta beste batzuek baieztapen faltsu hauek errepikatzen dituzten INFORMAZIO-ITURRI BAKARRETIK eskuratuta: Irango giza eskubideen aktibistak. Demokraziaren aldeko GKE bat da, egoitza Fairfaxen daukana, Virginian, ez Iranen, eta CIAk finantzatzen du, Demokraziarako Funts Nazionaletik aterata. CIAk finantzatutako GKE multzo zabal bateko kidea da, "lehen CIAk modu irekian egiten zuena ezkutuan egiteko" eta Iranen erregimen aldaketa bat sustatzeko.
https://x.com/i/status/2012209638393909476
14. Bahareh, bi urteko neskato irandarra, hiru egunez koman egon ostean hil zen. Mossadek babestutako zalapartari armatuek tirokatu zuten Irango ipar-ekialdean.
https://pbs.twimg.com/media/G-zL1xtacAAcVl1?format=jpg&name=small
15. Ikus "manifestari baketsuak". Mendebaldeak, oro har, Irango herriaren aurkako krimen anker horien ardura osoa du. Hau Iranek Palestinako herriari emandako babesagatik mendekua da.
https://x.com/i/status/2012107825129161012
16. Iranek bideo sorta berri bat argitaratu du. Norbanakoak armatuta daude, aurpegia estalita, labana, aihotz eta eskopetak eskutan, urtarrilaren 8an eta 9an triskantzak eraginez. Meskitei, oinezkoei eta ibilgailu zibilei eraso zieten.
https://x.com/i/status/2012172768863731978
17. Mossadeko terroristek Irango polizia bat hil zuten unea.
https://x.com/i/status/2012049679333409000
18. Ikusi nola zalapartariek, atzerritarrek lagunduta, agure bati bortizki erasotzen duten eta haren ibilgailuari su ematen dioten Irango Ahvaz hirian.
https://x.com/i/status/2011829667502657581
joan mari beloki kortexarena
2026-01-21

Iruzkinak
Utzi iruzkina: