Testu mugikorrak

eushacker 1456132452316 Webmasterren gunea | 2006-11-29 18:02

Gonbidatu batek testu mugikorrek gehiegi mareatzen dutela esan digu, eta arrazoirik ez zaio falta. Aste honetan diseinu frogatan gabiltza eta aldez aurretik barkamenak. Aurrerago diseinua estankoagoa egiteko asmoa dugu.
Bloga zuen gustora egitea da asmoa, beraz, horrelako proposamenak ongi etorriak dira.

Bestalde, planteatzen genuen www.blogak.com-eko txapelketa dela eta, gonbidatu honek honakoa proposatu digu: eushacker blogean jartzeko banner txapelketa egitea. Ea jendeari zer iruditzen zaion. Guri oso ondo iruditzen zaigu.
Beste proposamenik ez dagoen bitartean, jendeari bannerrak bidaltzeko gonbitea luzatzen diogu, eta ondoren epaimahai irekia egingo genuke guztion artean, aurkeztutako bannerren artean.
Beste proposamenak baleude, bota eta guztion artean erabakiko dugu.

Bukatzeko, bidali zuen blogen helbideak hemendik redirekzionatzeko, eta horrela, www.blogak.com osatzen duten blogen artean saretxoa sortzeko eta baliabideak trukatzeko.

Eskerrikasko guztiagatik.

 

Gu geu.

 


Utzi iruzkina: