06_array-ak

eushacker 1456132452316 Webmasterren gunea | 2006-11-30 17:49

- Array-ak, aldagai edo balio anitzak modu ordenatu eta logikoan jartzeko matrizeak dira. Aldagaien balioa zenbakia edo textua izan daiteke.
Demagun:

<?php
$a0 = 4;
/*Aldagaiak definitu.*/
$a1 = 7;
$a2 = 2;
$a3 = 4;
$a4 = 8;
$a5 = 10;
$gehiketa = $a0 + $a1 + $a2 + $a3 + $a4 + $a5;

echo "$gehiketa<br>"; /*Ikus, html-ren <br> etiketa erabiltzen dudala lerro salto bat egiteko; html eta php bateragarriak dira.*/
$a=array(4,7,2,4,8,10); /*Array-ek, idazteko modu honetan, aldagaien balioa adierazten dute.*/
$gehiketa2=$a[0]+$a[1]+$a[2]+$a[3]+$a[4]+$a[5];  /*Zenbakiek array-ari dagokion posizioa adierazten du. Hau da, 0 posizioa array-aren 4 balioa da, 1. posizioa 7 balioa ... eta 5. posizioa 10 balioa. Array-en posizioa 0-tik hasten da beti.*/
echo"<p>$gehiketa2</p>";
?>
 

Pantailan:

35
35
Hurrengo kapitulua


Utzi iruzkina: