05_konstanteak
Gaur konstanteen erabilpenaz arituko gara. Hau da, aldagai bati balio bat eman eta exekuzioan zehar aldatuko ez dena.
<?php
define (eguneko_orduak, 24); /*Konstantearen definizioa: define(izena, balioa)*/
$orduko_segunduak=3600; /*Demagun aldagaia hau dela. Nahiz eta kasu honetan konstantea izan.*/
echo "<p>Orduak $orduko_segunduak segundu ditu.</p>"; /*Inprimatu*/
echo "<p>Egunak " . $orduko_segunduak * eguneko_orduak . " segundu ditu.</p>"; /*Inprimatu. Testuarekin batera eragiketa egin dadin puntuen (. eragiketa .) artean eta kakotsetatik kanpo jarriko da. Konkatenatzea deitzen zaio honi.*/
?>
Pantailan:
Orduak 3600 segundu ditu.
Egunak 86400 segundu ditu.
Esplikazioa:
- /* eta */-en artean idatzia dagoena laguntzarako komentarioak dira. Hauek ez dute eragiketan eragingo. Baliogarriak dira komentariak, askotan script-en ulermen errazagorako eta nondik-norakoak gogoratzeko. Probatu komentarioak sartzea.
- Hemendik aurrera esplikazio batzuk komentario moduan sartuko ditugu. Jakin behar duzu komentario hutsak direla eta eraginik ez dutela.
- Konstantea define (izena, balioa) bidez definitzen da.
- Gogoratu agindu bakoitzaren bukaeran ; dihoala. Ez dugu berriro gogoratuko.
- Inprimatzerako orduan textua eta eragiketa konkatenatuak daude.
- Orain arte eginiko egiturak HTML-ren <body> eta </body> tag-en artean dihoaz.
Galderarik?
Hurrengo kapitulua
Iruzkinak
Utzi iruzkina: