04_aldagaiak01

eushacker 1456132452316 Webmasterren gunea | 2006-11-27 14:13



Aldagaiekin hasiko gara ariketa xume batekin:

Aldagaiak beti $ ikurraz hasten dira. Aldagaiari ematen zaion balioa zenbakia edo testua izan daitezke. Demagun script hau:

Gaur bi aldagaien aplikazioa ikusiko dugu. Ikusi zein erraza eta praltikoa da. Script-a:

<?php
$eguna="Astelehena";
echo "Gaur $eguna da";
?>

Esplikazioa:

- $eguna aldagaiari Astelehena balioa eman diogu.
- Inprimatzerako orduan echo agindua erabili dugu eta aldagai hori inprimatzeko agindua bidali dugu.
- Ondo fijatu kakots eta puntu eta komen erabilpenarekin. Askotan akatsak hortxe egoten dira eta.
- Gogoratu php lengoaia html lengoaiaren barnean idatzi daitekela. Horregatik da oso erabilgarria webgune dinamikoak egiterako orduan.

Exekuta ezazu zerbitzaria erabilita.

Zer azalduko da pantailan? Gaur Astelehena da

Norbaitek arazoak baditu kontsulta egin eta laguntzen saiatuko gara. Ikastaroaren balorazioak ere eskertuko genituzke.

 
Hurrengo kapitulua


Utzi iruzkina: