03_has gaitezen
Jadanik xamp paketea instalatua izango duzu:
1. Zerbitzaria irekia izan behar duzu programatzen dituzun aplikazioen funtzionamendua ikusteko.
2. Guk Dreamweaver editorea erabiltzen dugu programatzeko baina edozien testu editorek balio dezake.
3. Testu editorea ireki.
4. Hau idatzi.
<?php
echo "Euskal Herrian euskaraz";
?>
5. Zer idatzi dugu?
a. php lengoaia html kode barruan idatzi daiteke.
b. Zerbitzariak php lengoaiarekin hasi garela uler dezan <?php idatziko dugu, eta bukatzeko ?>.
c. echo-k inprimatu esan nahi du. Inprinmatuko dena kakotsen artean dihoa eta bukaeran ; beti. Bestela, aplikazioak errorea emango du.
d. Azter ezazu kodea.
e. Gorde eta izena eman .php extensioarekin.
f. Zerbitzaria zure ordenagailuan instalatua duzunez xamp pakete barruan karpeta bat irekitzea gomendagarria da eta bertan gure programak sartzea. Programak karpeta adibidez. Bertan gure lehen programa sartuko dugu.
g. Honako URL-a idatzi: localhost/irekitako_karpeta_berria/zure_lehen_programa.php
h. Zer azaltzen zaizu pantailan? Euskal Herrian Euskaraz.
i. Hau azaldu bazaizu hurrengo kapitulurako prest zaude.
Orain arte! Eta gogoratu, euskaraz bizi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: