Trux (/Truks/ irakur beite)
Peruko hegoaldekoak eginda, Peruko iparraldekoak egin behar nauzela pentsa nauen eta Trujillora abiatu nentzen. Bidaiak zer kontaturik ez dauko. Izitekotan, zati biten ein neuala: Cusco – Lima eta gero Lima – Trujillo. Bada, bigarren zati horretan nire ondoan ama bat urte inguruko neskatil bategaz eseri jatala. Horraino aitatzekorik bapez, baie, kontue da ikaragarri desatsegin jatala hegazkinetan imiek negarretan eiten daurenien, ezin dot jasan... ez da polite ume bat negarretan ikustie, baie hegazkinaren barruen bereziki desatsegine eiten jat. Orduen, neskatile negarretan hastekotan egoanian nik tontakeriyek eiten neutsozan, eskuko jokoak, euskeraz kanta... Neskatilentzako holango berbakerie bitxiye eingo jakon, zeren lasaitu eiten zan entzukeran. Lantzien-lantzien, niri barik amaren bularrari eiten otsan jaramon... (“niri barik” une batean “nire ordez” iminekotan egon naz, baie txarto uler eitekeala eritzite, dagoan moduen itzi dot). Amaitzeko, ordu eskasean Trujillora ailega gentzezan, bikoteari agur esan neutsen eta nire hotelera abiatu nentzen.
Trujillo hiri koloniala da, eta oinplano karratua bere garaian harresiyak izingo zan elipsearen barruen dago. Denboreagaz beste elipsi bat egin aurien inguruen, eta azkenien hirugarrena be osotu eurien. Horrezkero hedapena erabat irregularra izin da eta dagoeneko ez dago laugarren elipsirik eiterik.
Aurreko hiriei buruz esan nauzenak hamen be esan daitekez, patioak, etxe dotoreak, etxe zaharrak, barriztuak... Orokorrean hiriyaren erdigunea polita da. Hortik kanpora anarkikoagoa.
Trujillo dago kosta aldean
itsas bazterrean kasik
bere inguruan hondarra dago
eta arkaitza bilozik
basamortue itxura baten
ez da ikusten zuhaitzik
Inguru dana sikua dago
ureztatu izan ezik.
Hegoaldean errekea da
lerro berde bat nabari
hantxe arbolak eta ihitzak
hazteko ez dira nagi
ingurukoak aukera hori
ikusita oso argi
inguru hartan jarri deuriez
arlo ta solo ugari
kanpo aldetik hiru mendi da
talaiatik zelatatzen
biluz-biluzik sendo ta lakar
bape ez dira lotsatzen
hiri osotik ikusten dira
geldi itzala eratzen
itxura baten dagoz hiriya
zaintzen edota mugatzen.
Azken oharra: Trux da inguruko gaztiek Trujillori emoten dautsien izena, euren artien berba eiterakoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: