Munduko zile

neroni@hotmail.com 1638285715957

Arquipan hegazkine hartu neuan eta Qosqo-ra iritsi nentzen. Hasteko hiriyaren izena ez dekot bapere argi: nik betitik Cuzco zala pentsa izen dot, baie hauna ailegatute Cusco leidu dot behin baino gehiagotan, eta azkenik Quetxua hizkuntzan Qosqo ei da. Berbaren esanahian, barriz, eztabaida handirik ez dago eta dana bat datoz “Munduko zile” dala esatean.

Berez itsasoaren mailaren arabera 3399 metroko altueran dago, (Wikipediak dixit), Eta airien oxigeno gitxitxo dago. Honako hau igertan da aldapak igotzean aldapa bape gogorra ez dan arren arnasestuke atoan hasten zaralako. Demagun, Arenaleko zubiye Arriagatik hasi igotzen, eta Biribil Plazara heltzen zaranean erdi itota zauz.

Hiriye hameko hiriyen moduen anitza da. Nahiko zabala da hedaduraz, hain zuzen be aireportue kanpuen eingo eurien aspaldi, baie gaur egun erabat inguratute dago etxiez. Etxe gehienak nahiko txikiyak dira, itxuraz nahiko eskasak, eta oso gutxik daukiez kanpoko hormak igeltsuz luzitute. Beraz kolore nagusie lur gorriaren da, bai adreiluakaitik, bai luzitue daukien etxe horreek buztin gorriaz eginda deukielako. Kaliek orokorrien ez dira oso zabalak, etorbide izena izin arren, eta ez dira oso zuzenak.

Cuscon, baina, alde zaharra dago, guk Euskal Herrian ezetan dogun moduen. Hau da, orain dala lauzpabost mende eraikitako hiriya eta etxe dotore pilo bat. Ganera, Cusco Inka inperioaren hiriburue zan eta Pizarro iritsi aurreko aztarnak oso ugariyak dira, batez be oinarriyetan. Kaliek zuzenak direz, eta kuadretan etxe bakotxak bere portala deko. Batzutan portal horreek zabalik dagoz eta barrura sar daiteke. Barnean oso patio ederrak dagoz, zutabeakaz, eta egurrezko begiratokiakaz.

Museoak be, badagoz, baina oingo momentuen jabe pribatuenak baino ez dagoz zabalik, eta ez guztiyak.

Lalengo bi egunek hiriyari buruzko informazinoa emon ahal eustan bulego baten bila ibili naz, baie, gaur egun bulego hori dirua aldatzeko baino ez dago, eta ez daure bape jakingarririk emoten. Bestetik, kale guztiyetan zenbet gura agentzia, denda eta saltzaile dago bidaiak, tourrak, bisitak eta abar saltzeko. Cusco ez da tourist friendly.

 

Eguna hotza da bai

leku altuotan

hamabost gradutatik

behera askotan

gauez euriya bere

dator bere sokan

askotan lainotan

ortzia ez hontan

deskantsatzekotan

Cuzcon pausatzen dira

izarrak lotan.

 


Utzi iruzkina: