Mondayko Urjauziak eguen baten
Paraguayn ure eurrez topa lei. Aurreko baten esan nauen zelan bere muga gehienak erreketan dagozan, eta, batez be hegoaldean, errekak eta lakuak, padurak eta abar edonon ikus daitekez.
Errekotako bat Monday da. Itxuraz Monday berbeak Guarani hizkuntzan “Ur handiya” adierazo gure ei dau. Ez da Iguazuko urjauzien moduko famatue, baie oso ikusgarriye eta handiye bai.
Kokapena ez da Ciudad del Esten, Presidente Francon baino, eta egie esanda ez dago oso iragarrita. Ni eguen baten joan nentzen eta nigez batera beste hizpalau lagun egozan bisitan arratsaldeko hirurak aldera.
Presidente Francon dago
oso leku berezia
erreka baten bidean
lurrak egin dau hautsia
hortik behera ur guztia
amildu bizi-bizia
hezetasunak bustitzen
dau han dagoan bizia
goitik behera oso altu
egiten dau garrasia
saltoa deitzen dautsie
izanagaitik jausia
urak ezintasunean
sentitzen dau tristezia
zuzen jarraituko leuke
egongo ez balitz jauzia.
Inguru dana bustitzen
gandua dago ta bitsa
oihana osatzen dago
izugarrizko sasitza
goian zuhaitz ta hostoak
behien bedar ta zumitza
erdian goroldioa ta
huntzaren indar bortitza
isiltasunik ez dago
dago naturaren hitza
bizitza barreiatzen da
azal, enbor eta mintza
troka zarratu batean
lotu alai eta hitsa
lurra apurtuagaitik
han loratzen da bizitza.
Holako leku batean
basa eta atsegina
sortzen da mundu honetan
esperokoa jakina
edertasunaz jabetu
da abere kaskarina
saiatu behar da beti
lortzen bere etekina
sarrerrea pagarazi
da ta kobratzaile fina
bisitaldia antola
bidezidorra egina
horretarako lotuta
lurrari gogor burdina
eskilara horreek dira ta
gizakiaren lorrina.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: