Hinki-hanka: Inka kanka

neroni@hotmail.com 1638416740505

 

Arequipan be baegoan bere arrastoa, baina Cuscon askoz nabarmenagoa da. XV mendearen erdialdean Inka inperioaren hedadurarik zabalena izan zan, orduan gerra zibila izan zan eta holango egoera makalean gaztelauak iritsi zirien, lurrak eurenganatu, arinagoko kulturea suntsitu, eta aberastasun guztiyak ostu.

Garai batean gaztelauen ikuspegia izan zan ikuspegi nagusia Inka kulturari buruz berba egiterakoan, eta gaztelauek desegin eurezanez euren kontakizune beti laidogarria zan. Azken finean, ohitura zaharra da norberak egindako lapurreta, erailketa, bahiketa eta txikizioa onura handiago batez mozorrotzea; eta zelan nok imini ezbaian ez dagoan, gerorako, norberaren eremuan behintzat, bertsio hori lotuko da.

Inken gizarteari buruz itaunak eurrez dagoz, zalantza asko, eta ziurtasun gitxi. Lapur bako gizartea zala esaten da, lapur salaketa jaso ezkero heriotz zigorra arin bai arin ezarri eta betetzen zan eta. Ezkontzaz beste egiten ebanik be ez ei egoan, horretan errudun ziranak akabatzen eurezalako atoan be.

Nekazal gizartea osatzen eurien, eta horretarako teknika oso eraginkorrak garatu eurezan; honetaz gain hazien eta soloko beharrak modu bikainean zertzen eurezan. Beharrak nahikoa ez, eta euren jainko-jainkosei laguntza eskatzen eutsen. Horretarako templo ezinederragoak eragi eurezan, eta holango zirimonietan, erabiltzeko, zein templuok eragiteko metalgintzan jardun aurien. Hala eta guzti, armak ez eurezan metalez egiten, eta berau izin zan akaberearen zioetako bat.

 

Gaztelarren ta inken arteko

gatazka ta borrokari

eskaini behar jako nozonoz

gogoeta bat ala bi

zein izendatu biktima eta

zen imini pekatari

nik neuk behinik behin horren kontura

daukat zalantza ugari.

 

Historia da hain ezaguna

ez da holako xumea

behin gaztelarrek egin eurien

Peru euren neskamea

Inkek galduta botere dana

nahiz zan herri errimea

galtzailea ez da zertan izan

akaberan biktimea.

 

Inkek eratu inperioa

lur zabaletan etzana

gerraren bidez zemai bitartez

hedatu ta atzemana

inguruetan euren indarra

hinbese jendek jasana

nola leiteke biktimatzat har

biktimagilea zana.

 

Baina galduta gudea bada

ohi danez oso normala

Gaztelakoek ezarri euren

euren lege ta itzala

kristau ez zana bihurtzen euren

fedebako ta zitala

jakinduria ta kulturea

egia da galdu zala.

 

Inkek daukien historia da

oso ilun ta laburra

kulturea be galduta dago

patua dauka makurra

ta gaztelarren narrazioan

lapurreta da ikurra

inperioek soilik eragi

daikie euren guzurra.

 


Utzi iruzkina: