Ciudad del Este / Sortaldeko Hiriye

neroni@hotmail.com 1634945742146

 

Egunokaz Ciudad del Esten egon naz, hau da, Paraguay osoan dagoan ekialdeen dagoan hiriye. Oso hiri barriye da, benetan, 1957n esleitu aurien bere sorkuntza eta hortik aurrera ikeragarri arine izan da hazkundie, gaur egun Paraguayko bigarren hiririk handiyena da. Hasiera baten, holango etxe/txabola imini aurie beharrak gobernatzeko, eta gaur egun arte bertan dirau, eta hiriyen dagoan museo bakarra da.

Bestealdetik, Paraguako hiri arrunte da, oso etxe dotoriek dekoz, eta ondo-ondoan narras xamarrak, zenbait auzunetan gehiago direz etxe dotoriek, baie beste batzuten etxe narratsak. Iparraldien Hernandarias, eta hegoaldean Presidente Franco... (bai, neu be apur bet deseroso nago izenorregaz, baie Franco guztiyek ez direz zertan txarrak izin... ei). Autobus geltoki ondoan futbolzelaie dago, eta bertatik erdiguneraino oso etorbide ederra parke eta guzti. Hiru bat kilometro izango dauazana.

Etorbidea amaitzen danien udala, arinagoko museoa, eta erdigunea hasten da holango muino baten gora. Hiriko kalietan zehar ibili eta giroa oso lasaia da, txakurrek espaloietan etzunda ikus daitekez patxada betien, auzokideak aulkitetan eserite matea hartzen, edo solasean, batzutan noronor beharrean ikusten dozu, kotxiek orokorrean lantzeminetan pasetan direz... Erdigunean, ostantzien, erabat alderantziz da:

 

Adi egizu laguna

txiro eta diruduna

Ciudad del Esten negozioa

beti da kutuna

saltzailea ta erostuna

dira elkarren ohiartzuna

hantxe musu truk lan egitea

ez da ezaguna.

 

Eraikin baten ondoan

oldearen jarioan

beste bat zeinke aurkitu errez

beraren auzoan

bertara joandakoan

holako labirintoan

sartu ezkero iparra non dan

galtzen da atoan.

 

Igoten hasi orduko

guztiek zu begituko

eukia zaran edo ez zaran

daure asmatuko

ezeukia utzi punto

eukia dauke gustuko

edonor dator norberagana

ia zer salduko.

 

Miretsita hainbat etxez

eta izen komertzialez

ibili nintzan gora ta behera

apur bet tatarrez,

ohartuta pixka batez

salgai askoren izenez

Marka guztiak zuzen ta faltsu

aurkitu litekez.

 

Aspertuta eraikinetan

zorabioaz benetan

behera jaitsi nintzan ondoren

ta ibili kaleetan

ez nabiltsue txantxetan

zer ikusi neban bertan

kalian gauza berbera dago

baina txaboletan.

 


Utzi iruzkina: