Chiclayork

neroni@hotmail.com 1639708312040

Hau be inguruko gaztiek hiriyari emoten dautsien ezizena da, berez Chiclayo da.

Peruko hiriyetan Chiclayo salbuespena da, orokorrean hiri guztiyak gaztelarrek sortu eurezan eta egiturea beti bardina zan: hau da, kale zuzenak 90º angeluetan alkar mozten daurenak, eta erdigunea Plaza de Armas izenekoa, bertako aldeetan eleizea, udala, gobernarien jauregiya... Chiclayo, barriz, beste modu batera sortu zan; hasera baten merkatariyek euren karabanetean ure edota janariyak hartzeko egiten auren geldiunie zan. Hemeretzigarren mendean, baina, saltzaileetako bat hasi zan urte osoan lotzen, gero beste bat, beste bat eta beste bat... Holan gaur egun Peruko hiririk handiyenetako bat eratu artino. Eta sorrera honek bere oinplanoan bere eragine deko. Chiclayok ez deko itxura erregularrik, kale guztiyak estuak dira, edo asko ta asko estuak direz, eta ez dira sano zuzenak iziten. Plaza nagusiya katedralaren aurrean dago, baie ohi baino txikerraue da, eta karratu forma barik, errektangularra da.

Hala be, kotxe dezente ibilten direz kaleotan, eta jendea be edonora karran. Baie seguruenera bitxiyena parkeak direz. Edonon topa lei parkeren bat, batzuten koadra baten zabaleraz, bestetan txikerraue; batzutan kaleen arteko hutsuneak betetan, bestetan koadren erdiguneak betetan. Batzutan parkeotan eserlekuak dagoz, bestetan bat bera bez, eta jendea eseri barik bertatik igaro baino ez dau egiten. Bertako jaun ta jabe txori-hegaztiyak diraz.

 

Chiclayon baina hegazti bat da

deigarriena hain zuzen

zabal-zabala handitxoa be

kolorez ahal danik baltzen

bere itxura ezaguna da

ta zera dautsie deitzen

zopilotea gallinazoa

edo beste mila izen.

 

Sarraskijale ohituraz eta

izaeraz hau da izan

ez da ibilten zeru ganetik

bizidunen aurka ehizan

beti aukera erreza gura

sarraskijaleen gisan

merkatariyen hiri batean

zer ete dabil peskizan.

 

Etxe goietan pausatu ohi da

buelta pare bat eginik

handik begitu lasai askoan

bere talaian jarririk

katedraleko orratzetan be

badeko pausalekurik

presarik bape ez deko inoz

beti da zeri ekinik

 

azken boladan Eleiza dabil

pasetan denbora gatxa

fededun gitxi abaderik ez

ta burua ezin altxa

baina Chiclayon etorkizuna

ez datorko horren latza

katedralean ez da faltako

sekula sotana baltza

 

Hegaldi erea mantsoa dauke

planeatzea erritu

egiten daure borobilean

behar dan aina zirkuitu

euren bizitzan orai artean

ez dauke zertan larritu

dakiyelako hilko garala

ta eurek bertan segitu.

 


Utzi iruzkina: