Asuncionen egon-egonean: Mindfulness

neroni@hotmail.com 1636400685432

Denboraren almazenean etorkizuneko segundu guztiyak gordeta dagoz, inok ez daki ondo antolatute, azpiretan, beirazko arasetan, orden alfabetikoan, txiki-handiaren arabera ala meta taiubakoetan. Baina segurua dana segundu guzti-guztiyak bertan dagozala da. Inok ez daki oso ondo norbaitek aukeratzen dauazan, eurak autoantolatzen diran, lehiaketak zertzen daurezan, lerroan dagozan ordenatute, holango pilo itxuragabe baten zain; urten gure dauren ala urtenazo behar dautsie, bolondresak eskatzen diran ala bakotxak badaki noz urten behar dauen eta, etsita, bere txandaren zain ataurreko jarlekuan datzan. Kontua da banan-banan urtetan daurela etengabe. Almezeneko antolaketea zelangoa dan ez dakigu, baie urtekerie akats barik gauzatzen da. Agian denporen hasieratan segundu batzuk atera zirien eta horrek sortu eban Big-Bang-a? Agian espaziorik ez egoanez astiroago urten behar iziten auren eta denboreaz eta jardunaz zelanik urten ikisi behar izin euren? Dakigun bakarra da urtetan segitan daurela etengabian. Baina, gaueko ordu txikietakoak zer dira handiagoak eta horregaitik sartzen dira gitxiau, ala gitxiau erabiltzen dira ordua osatzeko?

Eta urten ta gero zer? Inok ikusi dauz? Inok itaundu dau zer gertatzen jaken? Hiltzen dira ala betierekoak dira? Norbaitek jasotzen dauz birziklatzeko ala bertan usteltzen dira hostoen moduen?

Ez dautsa ardure, segunduek urtetan daurie eta ahotik pasetan jatzuz iraunaren gazi-gozo arina utziaz segundu batez.

 

Lehengo egunien zan

bederatzietan

lainotue egoan

hameko bueltan

ura jausten hasi zan

tanta txikietan

zirimiria bere

dago Indietan.

 

Zirimiria sortu

lainoen gerizan

hainbeste tanta ezin

euren eta jasan

askatuta agertzen

ziran hamen plazan

astiro jausten ziran

hautsi ez eitezan.

 

Bizialdia labur

euken euren jiran

heriotzera ziur

alkarren segidan

astiro jaitsi arren

halango gupidan

lur bustiyan guztiyak

ito behar ziran.

 

Milaka tanta gorpu

lur hotz horretan dauz

hilda danak berdinak

garala errefrauz

hortik bizitza dator

ohituraz ta arauz

eguzkiyak barriro

be lainotuko dauz.

 

 


Utzi iruzkina: