Asuncionen egon-egonean: Lalengo astien. PANAMBIkoak
Hogeitalau ordu eguneko leku baten pasa ezkeitino, zertzelada guztiyeri arretea emoteko paradea daukazu. Batzuten, baina, zagozan lekuek berezko bizimodue deko eta soka luze, bardina izin behar zan horretan murtziloak hasten dira agertan.
Hara non, martitzenien PANAMBIko partaideak agertu zirien hotelera. Danak? Ez dot pentsetan. Baina bai hogei bat. PANAMBI Paraguayko Trabesti, transexual eta Transgenero elkartea da. Hurrengo hiru egunetan talde dinamikak, eztabaidak, proposamenak, txostenak, emendakinak, ekarpenak egiten eta lantzen ibili zirien. Hortik komunikatua plazartu daurie, Paraguayko gizarteari be Giza Eskubideak gizaki-pertsona guztieri dagokezala eta eurak be pertsonak dirala, beraz eureri be Giza Eskubideak zor jakezala. Batu zirien gehienak emakume zirien, bateron bat be gizonezkoa baina askoz gitxiau... Erratute ez banago, jakina.
Ustekabie izan
neban nik atsegin
jende taldea hona
bat-batean jaugin
urrutitik nekusan
ta eurek ni bardin
distantziari eutsi
eutsen eurek fin-fin
ta eurengana neu be
hurreratu ezin.
Goizez jarduten auren
euren bileretan
bardin egiten auren
gero arratsaldetan
iradokizun asko
proposamenetan
talde handian eta
talde txikietan
ta gaueko jarduna
ez zan goiz etetan.
Pandemia garaian
nonbait moralzaina
indarra erabiltzen
baeukon tamaina
erasoak ugaldu
ziran alajaina!
Nola ahuntz makalean
ugaldu akaina
errepresinoak dau
osasun bikaina.
Bigarren egunien
notizia plazan
Letizia erregin
bisitari gisan
ia jazoerari
zer ete neritzan
bost axola eustala
neutsen hala esan
eurentzat ilusino
oso handia zan.
Alde egin eurien
halako goiz batez
barikuan hain zuzen
goizean suertez
polita izan zan hau
guztiya izatez
bakarrik opa dautset
nire borondatez
eurekazko zor danak
behingoz kita beitez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: