Asuncioneko gorabeherak bigarren aldian
Nola edo hala internetetik begiz jota neukon hotela, autobusetik jaitsi bezain pronto bila eta izena emon nauen. Akats handiye, kukuak oker joko leuke sartzeko ausardiarik baleuko... Leku itsusi, zahar, zatar, kaxkar eta zuzterbakoa. Gau bakarra pasa neuan bertan eta gero handik alde ein neuan.
Handik hogei metrora, barriz, Hotel Santo Domingo dago, askoz txukunagoa, askoz garbiyagoa, zabalagoa eta abegitsuagoa. Bertako jaubeak, Olga andriek, harrerea in ostan, gelea erakutsi eta bertan lotu nentzen. Hameko eraikuntza askoren moduen cuadra baten laurdena edo hartzen dau, eta berak be holango forma karratue edo deuko erdiyen patioa dekola, piszina eta guzti. Patio horretan landarak eurrez dagoz, palmerak, orkideak, kaktusak, zuhaixkak, alegriak, iturri-belar bat, altze-adar idea... eta hamabiak inguru kolibria etorten da bere mokoa lorietan sartzeko.
Barikue arratsaldie bertan pasa neuan hurrengo egunien PCR bat ein behar neualako Perure joan ahal iziteko. Arratsalde horretan zera ikusi nauen.
Hamen dagoan piszina ondoan
giroa dago edarra
mahaiaren bueltan berba eiteko
gastatu barik indarra
hor bikotea ikusi nauen
lasai-lasai, tirri-tarra
neska gaztie alde batean
ta bestean gizon zaharra.
Ordu bietan ohartu nintzan
han egozala mahi baten
adin aldea nabaria zan
ezin inori ezer ken
bizpahiru aldiz jagi zirian
edari bila joaten
sei bat orduten han egon ziren
garagardoa edaten.
Gizona bazan talentuduna
izan arren berbatia
isildu barik pasa eban ta
oso-osorik arrastia
neska aurrean egoan baina
ez aspertu edo tristia
neskak entzuten ei eutsan adi
esaten eban guztia.
Ganera gizon horrek baeukon
zorte onaren diztira
une batean ez dakit nora
neskea zan erretira
orduantxe jo eban mobilak
ta gizonak koiu di-da
erantzuteko gogotsu bota
eban “Amor de mi vida!”
Lehenengo agur maitagarria
berbaldia irekian
baina atoan gaia izan zan
familiya aitzakian
hortxe neskea ailega eta
lasai eseri aulkian
itauna dekot hau ikustean
neskak ba ete ekian.
Zortzitarako gaua da hemen
argia joan da ihesi
ta bikoteak egarririk ez
eserialdia hautsi
zenbat gelatan egin euren lo
itauntzea dau itsusi
gero goizean bikotea ez
neban gehiago ikusi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: