Asuncionen osta bere
Eguenian alde ein nauen Filadelfiatik. Izugarrizko berotasunegaz, eta ez zan jendearen partetik, eguzkiarenetik baino. Autobusera sartu eta abiatu. Autobusak itxaroten egoan edonor hartzen eban, eta atoan autobuse mukuru ebilan. Zortzi orduten eserite ezezagun baten ondoan, jendea sartu eta kokatzen zan bitartean, eta lantzien-lantzien baton bat jaisten zan. Eta hor ikusi nauen joakeran ikusi ezin izin neuana: Chaco-a.
Errepidetik ikusi leike
oso paisaia bortitza
ikusi arren batzutan nonon
gizatasunaren printza
zuhaitz lakarrak, kaktus handiak
basamortuaren hitsa
imajinatu Espainia erdia
baina dan-dana sasitza.
Lur gehienean ez da inor bizi
dala edozein urtaro
behi mehe batzuek eta kotorrek
daukie lur hau abaro
baina ez pentsa horrexegatik
lur hau danik hain arraro
badaezpada guzti-guztia
ondo hesituta dago.
Bide ertzetan baina badagoz
aintzirak uragaz franko
bertan urtean zehar edonoz
egarria asetzerako
ganaduzale batzuek hortxe
eginak probetxurako
Jakin daiteke holan dirala
karratuak diralako.
Eta tartean euren ertzetan
landarak dabiz nonahitik
lertxun handiyek ta arranoak
elkarri zelatatutik
bestelakoak be agertuko
direz edateko handik
han bizitzeko patariyak ez
dau behar bape baimenik.
Akats handiya lur honek deko
ta behar dogu gogora
hotz-beroa da izugarria
beroa esanda hoba
gradutan hasi kontatzen eta
errez galtzen da mejora
ze egunero igongo da ha
hogeita hamarretik gora.
Hegoaldera gerturatzean
aldaketea hasi da
zuhaitz altuak zelai berdeak
hortxe datoz agerira
saldo gehiago zelai gehiago
datoz horrela begira
lehengo sastrakak pausorik pauso
larre berde bihurtzen dira.
Eta Asuncionera iritsi nentzanerako gau zarratue zan, beraz hor paisaia gitxi egoan begiratzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: