Arequipa Hiriya

neroni@hotmail.com 1637617103175

Bertara iristean harrigarriyena nola aireportu ondoraino etxeak eta auzoak egozan izin zan. Noski aireportu ingeruen egozan honeek etxiok nahiko apalak zirien, lur arre kolorekoak, zinkezko teilatudunak, eta bata bestearen ondoan iminiak pulamentu barik. Hiriaren erdigunera iritsi ahala etxiek eta kaleak hobetzen direz. Kaleak orokorrean estuak dira, etorbideak edo etorbideen antzekoak izinagaitik, eta kotxe partidea mugitzen da bertatik zirkulazio kodearen irakurketa irudimentsuak eginaz.

Halako baten ibai bat zeharkatzen da zubi baten gainetik eta Arequipako alde zaharrera ailegatzen da. Hiriya hiru sumendiren magaletan eragi eurien, – Misti, Pichupichu eta Ampato –, eta hainbat lekutatik ikus daitekez. Arequiparen alde zaharra, oinplanoaren aldetik, erabat karratua da. Kaleek alkar mozten daurie larogeita hamar graduko angeluak eginaz, eta horrela karratu perfektuak sortzen deurez. Alde zaharrean etxe gehienak handiak ea dotoreak direz, silarri zuriaz eginak, ia guztiyek solairu bakarrekoak direz, nahiz denboreagaz pisu gehiagokoak agertu diren, eta etxe-orratzen bat be dagoan. Etxe zaharretan oso ohikoak dira patioak, eta holan gela guztiak patioaren ingeruan kokatzen dire. Lehenengo solairua daukien etxietan balkoi ederrak egoten direz.

Hiri zahar osoa plaza handi baten biltzen da, beronek “Plaza de Armas” izena deko, eta garai baten hiriko puntu nagusia zan. Lau aldeetan berez lehenengo solairue deukien hiru etxe totu dago, eta fatxadetan balkoi handiye arkupe eta guzti. Garai baten hiriko jende garrantzitsue euren burue agertako erabiliko aurezan, baina gaur egun turistentzako jatetxeak dagoz. Beste aldean, barriz, hiriko katedrala dago, zuriye, handiye, dotorie. XIX mendean egine, aurrekoa lurrikara baten suntsitu ei zan , hiriko eraikuntzarik handiyena da.

Zeozer badago hamen, eleiza eta komentuak dira, pilo bat. Eta euren artean Santa Catalina komentue da aiagarriyena. Berez bizpahiru kuadratan datza, eta barrutik herri antolaketa deko. Zonalde gutxi batzuk komunitarioak dira, baina, aberatsen alabentzako zanez mojen gelak hotelen suiten antzekoak direz. Gaur egun be mojak dagoz bertan, baie askoz bizimodu apalagoa deukie.

Azkenien Arequipan egin dodana igalia afaltzea izin da.

 

Arequipa da hiri handiye

Perukoetan bigarren

janaria da mota guztitan

bai arrunt ta bai nabarmen

igaliak be topa daitekez

hangoakaz konparatzen

batzuk ez dagoz eta besteak

gozoagoak dira hemen.

 

Lalengo fruitu bat aitatzeko

“pitaya” izango da orain

kanpo aldetik horia eta

barrutik zuri ta lirain

azala itzi ta barrukoa

jatekoa daukozu zain

hangoa ondo dago jateko

hamekoa aldiz bikain.

 

Pepinoa da hurrengoa ta

eitez hautsi hainbat arau

horikara ta gorri antzeko

azala dauka leun ta lau

haragia da irmotsua ta

ez dau hazirik ta enparau

nire ustetan jaterakoan

zaporebakoa da hau.

 

Ta hurrengoak izen aldetik

euki badeko atxakia

“tumbo” izenaz ezaguna da

ez da hori bere edukia

azal horia pepino forma

eta laranja jakia

marakuiaren familikoa

baina jateko egokia.

 

Lucuma dogu fruitu ederra

deko sagarraren forma

kanpoan berde iluna eta

laranja barru sakona

alde honetan itxura danez

deuko kristolako sona

oso gozoa da jaterako

pena Bilbon ez egona

 

Txitxa deitzen da hemen edaten

daurena jartzeko alai

artoa eta kinoa dira

bere osagaiak nolanahi

alkohol gitxitxo dekonez antza

da nola-halako sendagai

txakra guztiyak garbitzen dautsuz

ta hestegorriyak be bai.

 


Utzi iruzkina: