etxerako lanak

etxerakolanak 1456132420633 etxerako lanak | 2012-04-24 19:39

Ikerlari batzuen arabera ez dago frogatuta etxerako lanak egitea baliagarria dela ikasleentzat. Normalean, aste bitartean bidaltzen digute etxerako lanak ia egun guztietan eta asteburuetan ia bikoitza, nahiz eta frogak izanda eta ikasi behar. Egoera hau oso agobiatuta jartzen gaitu eta horren ondorioz gure estres maila igotzen da. Egin behar ditugu nahi ta nahi ez bestela gure nota laltetzen da eta gure eskolako jardunaldia luzatzen da. Ez da zaila etxera iristerakoan nekatuta egotea, pasatu ondoren 7 ordu egunean, eta 31 ordu astean ikasten ikastolan, eta suposatzen du esfortsu asko gure beharrekin betetzea. Badakigu egin behar ditugula baina batzuetan asko kostatzen zaigu egitea. Beste aldetik, batzuetan ez daukat garbi etxerako lanen beharra, zergaitik ariketak oso errepikakorrak dira eta nire ustez denbora asko dedikatzen diegu ikasketetei ikastolan. Gainera, ez dugu denbora nahi ditugun aktibitateak edo kirolak egiteko, edo ere ez dugu denbora gure gurasoekin edo lagunekin egoteko. Hala ere, ulertzen dut etxerako lanak erabiltzen direla klaseak emandako gaiak birpasatzeko, horrela hobeto jakiteko. Horrela, gure jakinduria haunditzen da eta lan egiteko ohitura sustatzen da. Hori guztiagatik, nik pentsatzen dut ikastola pentsatu beharko zuela etxerako lanen erabilgarritasunetan eta ez behartzea ikasleei etxerako lan asko eramatea etxera, baizik eta bakarrik bidaltzea kasu zehatz batzuetan adibidez: gai komplexuak, ikasleak zailtasunekin… eta abar.


Utzi iruzkina: