Talo ikastaroa Aitzaga elkartean

Talo ikastaroa Aitzaga elkartean Etumeta AEK Euskaltegia | 2024-12-20 12:18

Talo ikastaroa Aitzaga elkartean

Atzo Usurbilen talo ikastaroa eginda amaitu genuen urtea. Aitzaga ekartean bildu ginen, ikasleek taloak egiten ikasi zuten, gero euren eskuz egindakoa dastatzeko. Ikasleak 3 mahaitan aritu ziren taloak prestatzen, gero Rosa eta Rikardok plantxan beroturik eta txistorraz beterik itzultzeko. Ikasleek elkarri lagundu zioten talo lanean eta tartean sagardoa zerbitzatzen ere irakasten aritu zen baten bat.


Utzi iruzkina: