Ikasturte amaiera!

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2024-06-24 11:23

usurbil@aek.eus 1719223113965

Eta konturatzerako iritsi gara ikasturte amaierara!

Lan eta lan aritu ondoren atsedenerako unea iritsi zaigu. 

 

Klase eta azterketetan murgilduta ibili gara ikasturtean zehar, baina ez hori bakarrik! Joan gara Usurbil Museo Irekira, egin ditugu taloak Santo Tomas egunean, parte hartu dugu literatura eta bertso tailerretan, korrika egin dugu Korrikan, Vachoca saioan parte hartu dugu, Literatura Lehiaketan aurkeztu ditugu ipuinak eta afaldu dugu denok elkarrekin Artzabalen. Polita joan da aurtengoa ere!

Orain disfrutatu Santixabelak eta oporrak, eta gu irailean bueltan izango gara berriz ere!

 

 

Joan aurretik azken jakinarazpena: aurrematrikula epea zabalik dago ekainaren 28ra arte. 

https://www.aek.eus/aurrematrikula/

 

Laister arte! 

 


Utzi iruzkina: