II. Literatura Lehiaketaren sari banaketa

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2024-06-03 10:19

usurbil@aek.eus 1717403489802

Asteazken honetan, ekainak 5 izango da II. Literatura Lehiaketaren sari banaketa, arratsaldeko 18:00etan Txiribogan. 

Beste urte batez, oso parte hartze ederra izan dugu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen bai euskaltegiko ikasleei baita herritarrei ere.

Gogotsu gaude aurtengo irabazlea ezagutzeko eta baita zuekin, pintxo batzuen bueltan ospatzeko ere. Beraz, animatu, guztiok zaudete gonbidatuta sari banaketara, parte hartzaile, parte hartzaileen lagun, familia eta herritar oro! 

 

Laster arte!


Leave a Comment: