Egunean behin taldea
Goi eta erdi mailetako ikasleei "Egunean behin" sakelekorako aplikazio bidezko jokoaren berri eman diegu. Jokoan hainbat gaitako 10 galdera agertzen zaizkio egunero erabiltzaileari: geografia, ospetsuak, matematika,...Burua arin mantentzeko modua izateaz gain, ikasleak euskarara gerturatzeko modu interesgarria da.
Asmatutako galdera kopuruaren eta horretarako emandako denboraren arabera eguneko puntuazioa lortzen da. Halaber, erabiltzaileek taldeetan sartzea dute, euren arteko asteko puntuazioa ikusi eta konparatzeko. Etumeta euskaltegian ere taldea sortu dugu ikasleak kiroltasunez elkarren lehian jartzeko. 14 lagun daude, goi zein erdi mailetako ikasleak.
Aste honetan Unax eta Enrique ikasleak aritu da finen. Baina ez lokartzea dute, beste batzuk hasierako beldurrak gainditu eta puntuazio onak lortzen hasi baitira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: