Aurrematrikula epea irekita!

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2024-06-03 09:57

usurbil@aek.eus 1717402289183

Ikasturte amaierara iristen ari gara eta dagoeneko datorrena prestatzen ere bagabiltza. 

Irekita dago 2024-2025 ikasturterako aurrematrikula epea, ekainaren 28ra arte.

Aurtengoan bezalaxe eskaintza zabala izango da A1etik C2ra arteko mailak lantzeko. 

 

Aurrematrikula eginda honako abantaila hauek izango dituzu:

-Ikasturte honetako prezioari utsi

-Ordainketa malguagoa, ohiko ordainketa epeei beste epe bat gehituta

-Lehentasuna  taldeak eratzerako orduan

 

Gainera, ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

 

Izena emateko bete datuak esteka honetan:

https://www.aek.eus/aurrematrikula/

 

Edozein zalantza baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, deitu edo egin bisita euskaltegira!


Leave a Comment: