Loiolako mahaia epaitegietan
Gaur hasi den epaiketan, Loiolan elkarrizketan aritu ziren hiru alderdietako kideak ikusi ditugu Espainiar epaileen jo puntuan. Nork hautatu ditu epaileok? Mari Luz neskatila hilko zuen gizona espetxean egon zedin egin beharrekoak egin ez zituen berberak? edota Andaluziako lesbiana bati bere bikotearen alabaren adopzioa gauzatzeko txostena etengabe atzeratzen ibili zen cafre horri toga jarri zion berberak?
Egia da, zinez, Espainiako Konstituzioak -gustatu ala ez- inposatzen digun sistemaren baitan epaileek politikoen eginkizunak kontrolatzeko eskumena dutela, badakizue, konstituzionalismoaren hiru botere famatuak. Baina noski, batzuek askotan ahazten dutena da Konstituzioa ez dela Sinaiko mendi tontorrean Jainkoak eman digun legedia, baizik eta hiritarrok gure egunerokotasunean jarduteko onartzen dugun minimo bat.
Honen harira, lehengoan EA-ko bat topatu nuen kalean. Ez ez da obsesioa, zer egingo diogu EA-ko jendeak kaletik goazenean gurekin hitz egin nahi badu? Kezkatuta utzi ninduen, Konstituzioa gora, Konstituzioa behera. Garu egun omen dugun ongizatea eta demokrazia Konstituzioari zor omen diogula -ez zalantzarik izan, EA-ko zuzendaritzarekin oso kritikoa den batez ari naiz-, eta uste dut hori esaten duenak ez duela deus ulertu.
Esango dut argi eta garbi, ez dut alantzan jarriko Espainiako Konstituzioa oso modernoa, demokratikoa eta progresista dela. Eta hori asko esatea da, Konstituzio hori goraipatzen duten askok bezala ez baitut beste sistemarik ezagutu, Franco-k sorturiko tingladoa ez nuen ezagutu, eta gutxiago beste nazio bateko konstituziorik.
Espainiako konstituzioa oa izanik ere, hoberenabalitz ere, niri ez dit balio helmuga bezala, Konstituzioa izateaz aparte, Espainiarra delako. espainiarra da eta Espainia modu sektario batean antolatzen du. Epaile bat, ez da gauza abstraktu bat, pertsona bat baita, eta bere ikuspuntu politikoa duenez, ezin onar dezakegu gure politikariek erabakitakoa -eta guk bozkaturikoa- ezbaian jartzea. Ados, epaile batek politikarien deliktuak edo gauza irregularrak epaitzearekin -demagun Marbellan gertaturikoa-, baina nola onartu politikarien eguneroko POLITIKOA epaitzen ari den sistema juridiko-konstituzionala?
Zeragtik zen delitua Ibarretxe -eta Lopez, besteak beste- Otegi eta besteekin biltzea? Bilera publikoa zen, eta deliturik egon bazen, nolatan zeuden ba libre Batasunakoak? Eta delitua balitz, zergatik utzi libre etxeratzen Ibarretxe -eta Lopez, besteak beste-?
Eta EA-ko zinegotzi ohi honek, kezkatuta utzi ninduen, abertzale askok Espainiako justizia ikutuezintzat jotzen baitute, Konstituzioa bezela. garai bateko Karlisten moduan, Elizak esaten duena Apaizak esan duenarekin nahasten dute. Apaiza pertsona da lehenik, epailea bezala. Ezin nau beraz Espainiar ikuspegitik epaitu ni abertzale naizen momentutik, ze, Kontsultaren gaiarekin gertatu moduan, ze beste bide geratzen zaigu?
Erreferenduma, baina horretarako ETA desagertzea beste biderik ez zaigu geratzen, politikoki -eta ez da esan behar giza eskubideen ikuspegitik- kaltegarria delako. Ez da eraginkorra eta etsaiak -eta etxeko hainbat, aipatu EA-ko zinegotzi ohia bezala-, eta beren bandera espainiarrak, etxeko egongelara sartu zaikizgu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: