Norah Jones

esku_friski 1456132369551 esku_friski | 2008-05-10 18:05

Norah Jones, benetako izenez Geethali Norah Jones Shankar, (New York, 1979ko martxoaren 30a - ) konpositore, abeslari eta piano-jotzaile estatubatuarra da.

Barruko ahots epelak, bere xumetasun eta talentu handiarekin batera, mundu osoa maitemindu du. Come Away With me lehen diskoarekin 20 milioi ale baino gehiago saldu ditu eta 8 Grammy sari lortu ditu. Bere musikak jazz-a, soul-a eta country-a nahasten ditu.

Azken sei urteetan lau diska konposatu ditu eta arrakasta handia izan du bere lanetan bai Estatu Batuetan baita Europan ere:

First Sessions (2001)

Come Away with Me (2002) 20 milioi ale

Feels like Home (2004) 11 milioi ale

Not Too Late (2007) 4 milioi ale
 bfjones[1]
Norah Jones abeslaria


Utzi iruzkina: