FIREFOX vs. EXPLORER
Egia esanda betidanik erabili dut Internet explorer, eta oraindik ere jarraitzen dut erabiltzen, baina zeintzuk dira Firefox-en abantailak? Azkenengo urteootan Explorer-en erabiltzaileak jeitsi egin dira eta monopolioa edukitzeatik, OneStat egindako inkestak dioenez, %88,9 erabiltzaile ditu gaur egun.
Egunez egun, Internet Explorer-en erabiltzaile kopurua jeisten ari da, baina zer da Firefoxek eskaintzen duena? Batzuk argi dute: Firefoxek gora egin du Microsoft duen irudi txarragatik. Inori ez zaio gustatzen monopolioa eta horregatik pasa dira Firefox erabiltzeari.
Hala ere, adituak diote "segurtasunagatik" eta "azkartasunagatik" egin duela gora, ezin ahaztuz publizitate kanpaina bikain baten atzean gaudela.
Gauza bat argi daukat: monopolioak ez direla onak. Beraz, hemendik aurrera eta gogoeta honi eser, Firefox erabiltzen hasiko naiz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: