J. SAEZ-EN HITZALDIA
Gizarte Hezkuntzari buruzko hitzaldia eman du J.Saez katedratuak EHUko Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan. Gure profesioari begira, zenbait datu garrantzitsu eman ditu historia eta bilakaera diren bezalakoak.
Ideia nagusiak, honako hauek izan dira:
Unibertsitatearen helburuak hauexek diraà herritar kritikoak sortzea eta formatzea.
Gizarte Hezkuntzako lanbidean, Ikasleak eta estudianteak desberdintzen ditu. Ikaslea, maila administratiboan kokatzen du eta estudiantea, aldiz, ikasten duena, irakaskuntza prozesuaren barnean dagoena,hain zuzen.
Ziurtagiri bat izateak ez du esan nahi gizarte hezitzaile ona zarenik. Gaur egun, merkatuan saltzen baitituzte titulazioak.
Hezitzailea izateko, hezkuntzan praktika izan behar da. Lanbide batek formakuntza behar du, lan merkatuan sartu ahal izateko. Hezitzaile guztiek ez dute profesionalizazio prozesu berdina igarotzen, jarreraren arabera aldatzen baita; honen ondorioz, ikasketak amaitu ostean ematen den titulua garrantzia galtzen du. Profesionalizazio hitza, profesionala izateko prozesuan datza. Lehen ez zegoen Gizarte hezkuntzako titulazioa, 3 esparrutan banatuta baitzegoenàhezitzaile espezializatuak, helduen hezkuntza eta animatzaile soziokulturalak.
Bakoitza elkar banaturik zeuden, perfil ezberdinekin. 1991. urtean titulazio bihurtu zenàGizarte hezkuntzako gradua, bilakatuz.
Gizarte hezitzaile eta integratzaileek, komunikatzeko gaitasunak izan behar dituzte.
Gizarte Hezkuntzaren sorrera
Ilustrazio garaiak zenbait ideia garatzen ditu, askatasuna eta anaitasuna esaterako. Giza asistentzia, Gizarte Lana eta Hezkuntzaren oinarritik sortzen da edozein herritarrentzat. Aipatzekoa da asistentzia beharrak asetzeko sortua dela, eta hezkuntza aldiz, ez da prozesu zuzena, hau da, ez dugu gure beharrak asetzeko erantzuna momentuan sumatzen, denborarekin konturatzen goaz zenbat ikasi dugun hezkuntzaren bidez.
Bigarren garaia aldaketarena dela esan dezakegu. Kontua ez da ahulak espetxeratzea, baizik eta heziketa on bat eman aldaketa sumatzeko. Esaterako, preso batek hezkuntzaren bidez, tailer okupazionala den bezalakoa, presoaren jarrera eta pentsamendua alda dezake.
Hirugarren garai propultsatzaileena da, diktadurarekin bukatzen edo saiatzen baita. Frankismoak denarekin apurtzen du, zenbait fenomeno gertatuz. Horietako bat sozializazio mugimendua dugu, hezitzaile espezializatuak sortuz. Horrez gain, perspektiba bat zabaltzen da, diagnostikoak eratu behar dituzte errekurtsorik gabeko haurren zentroak zabalduz. Horren ondorioz, zenbait zentro zabaltzen dituzte gizarte hezitzaileak formatzeko eta horrekin batera, baliabide gehiago eskaini gizarteko arazoak konpontzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: