GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENEN UNIBERTSALA

esku2deak 1456132367059 Esku2deak 2 eskurentzat? | 2014-02-20 15:39

Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean onartu zuen, Nazio Batuen Erakundearen 217 A (III) ebazpentzat. Dokumentuaren egileetako bat Reneé Cassin baionarra izan zen.

 

Munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen dira.

Giza eskubideak ez ezagutzearen eta gutxiestearen ondorioz, giza kontzietziari irain egiten dioten basakeriak gertatu izan dira; eta gizon-emakumeek beldur eta gabezia orotik aske, hitz egiteko askatasuna eta sinespen-askatasuna  izango dituzten munduaren etorrera aldarrikatu da gizakiaren helburu nagusi.

 

Ezinbestekoa da giza eskubideak zuzenbidezko erregimen batek babestea, gizakia tirania eta zapalkuntzaren aurkako azken irtenbidea den matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin.

Estatu Kideek, Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean, gizakiaren oinarrizko eskubide eta askatasuna begirune orokorra eta eraginkorra ziurtatzeko hitza eman dute. Emandako hitz hori osotasunean betetzeko garrantzi handikoa da eskubide eta askatasun horiek berdin ulertzeko.

 

Ildo honetatik jarraituz, Batzar nagusiaren giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 25. aldarrikapenean jarri dugu arreta. Honek dioen arabera:

“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta baita bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.”

BAINA HAU HORRELA AHAL DA?

Hori da blog honetan aztertuko dugu!!

 

 

 

 


Utzi iruzkina: