25. GIZA ESKUBIDEAREN BELAUNALDI KOKAPENA
Blog honetan, lehenago aipatu bezala, Batzar Nagusiaren giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 25. Aldarrikapenena aztertuko dugu:
“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta baita bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, mediku-sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.”
Giza belaunaldien testua irakurri ondoren, 25. Aldarrikapen hau Bigarren Belaunaldiko Eskubideen taldean kokatuko genuke. Belaunaldi hau, industrializazio goiztiarraren eta langile klasearen garapenaren ondorioz sortu zen, eskubide hauek gero eta onarpen handiagoa izanik nazioartean. Jendea gutxika, giza duintasuna eskubide zibil eta politikoek proposatutako gutxieneko interferentziarik eza baino zerbait gehiago zela konturatu zen.
Izan ere, belaunaldi honetako eskubideak jendea elkarrekin bizitzeko, lan egiteko moduari eta bizitzako oinarrizko premiei lotuak daude. Eskubide hauen oinarriak, berdintasuna eta oinarrizko ondasunak, zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eta sozialak izateko aukera bermatuak izatea da. Beraz, 25. Aldarrikapen hau belaunaldi honetan kokatu dugu, aldarrikapena bizitzarako oinarrizko premiei lotua baitago, baita oinarrizko ondasunei, zerbitzuei eta aukera ekonomikoei ere.
Eskubide sozialen artean 25. Aldarrikapenarekin lotua, familia sortzeko eta mantentzeko eskubidea; osasunerako eskubidea edota diskriminatua ez izateko eskubidea aipatu genitzake.
Ekonomikoen artean berriz, bizitza maila egokia izateko eskubidea auki dezakegu gure aldarrikapenarekin lotua (etxebizitza, pentsioak, gutxieneko segurtasun material bat…).
Azkenik, kultur eskubideen artean berriz, diskriminatuak ez izateko eskubidea aurki dezakegu.
Beraz, guzti hau dela eta, 25. Aldarrikapena 2. Belaunaldiarekin lotu dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: