Eskolako Agenda 21aren helburuak

eskolakoagenda21 1456132360403 Eskolako Agenda 21 | 2008-02-06 17:06

 Ingurumen hezkuntzako programa izanez, EA21en xede nagusiena da -bakarka zein kolektiboki- arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea.

 

EA21 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxeetan:

     

        Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.

 

        Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Eskolen Udal Foroetan ezagutarazi.

 

        Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.

 

        Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.

 

        Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.

 

        Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

 

Ikastetxe bakoitzak helburu horiek zehaztu eta egokitu beharko ditu bere ezaugarri eta interesen arabera.

Ezaugarri horien artean bere udalerriko iraunkortasunaren egoera eta plangintza dago. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienek Tokiko Agenda 21 garatzen dihardute bi elkarlaneko saretan bildurik Udaltalde 21 edo Udalsarea 21.

 

 


Utzi iruzkina: