Utzi

Gaur ere idatzi egin dizut. Aurrekoan bezala. Aurrekoan ere nik idatzi nizun. Eta zuk erantzun.

Baina zuk ez didazu idazten, eta askotan ez didazu erantzuten. Honek arraro sentiarazten nau. Aurpegia eman gabe zure bizitzan zure baimenik gabe sartuko banintz bezala.

Badakit zenbaitetan nire sentipenak baino ez direla, eta tarteka gustura irakurtzen dituzula nire mezuak. Beraz, zergatik ez didazu zure bizitzan sartzeko baimenik ematen? Zergatik ez didazu zuk idazten?



Beharbada elkarri idatzitakoei ez diezulako nik adina garrantzi emango, ez behintzat mezuak zure eta nire artekoak izate hutsagatik.


Utzi iruzkina: