Elumetan

Atzo elurra egin zuen, eta herri osoa zuritu zen. Herri hau ez da aspaldian hain polita egon. Etxetik atera orduko umorea alaitu zidan elurrak. Eta egun osoan zehar egin zuen elurra.


Aspaldian ez nuen elurra ari duela kalean ibiltzeko aukerarik izan. Elurra jostalari zebilen, aurrera eta atzera, jira eta buleta, jostalari. Jostalari, harik eta inongo lotsatienaren moduan gure gorputzean pausatzen den arte, otzan-otzan, ikaratuta bezala, lotsati.

Jostalaria eta lotsatia bezain engainagarria den elurrak egun polit bat oparitu zigun atzo. Une batez, ume sentiarazi gintuen. Polita izan zen.



Utzi iruzkina: