Porru pastela
Osagaiak:
- 8 porru
- Urdaiazpiko 100 gr
- Litro erdi esnegain
- Piperbeltza
- Gatza
- Gurina
- Olioa
Nola egin?
Porruen sustraiak moztu eta garbitu. Gero, urarekin eta gatzarekin egosi 50 minututan zehar. Bitartean, urdaiazpikoa txikitu eta zartagin batean oliotan gorritu.
Porruak egositakoan, lehortu eta moztu. Ondoren, porruak, arrautzak, esnegaina, gorritutako urdaiazpikoa, gatza eta piperbeltza kaiku batean nahastu irabiagailuarekin.
Molde bat gurinaz igurtzi eta nahasketa jarri. Labean 35 minutu inguru 200 gradutara Maria bainuan egosi.
Iturria: Eitb errezetak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: