Arritmiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-05-11 20:15

 

Bare doaz egunak hirian, badute doinu bat. Segurua, lasaia, alaia ez, neutroa eta erritmo oso markatukoa. Musikariek bigarren ahotsak baztertzen dituzte, desafina lezaketen instrumentuak ganbaran gorde, melodia honek bere horretan segi behar duelako bukaerara arte. Gaur nota batek egin du ihes, baina, tira, lasai, entzun albokoari, hori da.

 

Orain igo erritmoa; azkarrago, ozenago... Beste nota intsumiso bat! Ei! Kontzentratu. Entzun albokoari joder! Hori da.

 

Biolin bat, gitarra bat eta soka asko.

 

 


Utzi iruzkina: