Nire burua deskribatzen

EnekoMena 1556805125325 Euskalblog | 2019-04-30 13:55

Kaixo guztioi, nire izena Eneko Mena da eta 16 urteko mutila naiz. Armintzan bizi naiz, herri oso txikia da baina bakarra munduan. Herri honek denetarik du; itsasoa, mendia, erreka... eta oraintxe bertan ez nuke ezergatik aldatuko. 

Nik uste dut oso pertsona dibertigarria naizela eta horrez gain alaia. Baina, mundu guztia bezala ni ere alde ilun bat daukat. Esan dezaket oso burugogorra naizela.  Gauza gehiago esaterakoan nahiko erraz asarratzen naiz eta uste dut hori ez dela bat ere ez emankorra niretzat. Oso parranda salea naiz, nire lagunekin ondo pasatzerakoan asko disfrutatzen dudalako nire bizitza.

Etxean ez dut askorik laguntzen alperra naizelako, baina asken denborada honetan zerbait laguntzen ari naiz. Nire logela nik garbitzen dut, nik sikindutakoa garbitzen dut, jateko maia ipini eta kentzen dut...

Lagunekin egoten naizenean nire izaera ere erabat aldatzen da, eta gehien aldatzen zaidana hizkuntza da. Etxean askotan euskeraz mintzatzen naiz eta lagunekin beti erdaraz, baina etxean erdaraz hitz egiterakoan modu formalean hitz egitem dut eta lagunekin hitz egiterakoan modu ez formal batean mintzatzen naiz.

Bukatzeko, oso gustuko ditut kirolak. Orain pala jolasten dut baina orain dela 2 urte futbola, eskupilota eta igeriketa egiten nuen. Nire denbora librean beti ari naiz kirolen baten bat egiten, bakarrik, lagunekin edo anaiarekin.


Utzi iruzkina: