Erabakia testua luzatzen

EnekoMena 1556805125325 Euskalblog | 2019-05-07 13:57

- Nor uste duzu zarela horrela hitz egiteko zure amari, nire neska lagunari. Ez daukazu arrazoirik horrela hoiukatzeko. !!Plasta!!

- Zaplazteko bat eman didazu. Hemen, bihotzean.Ez zaitut ikusi nahi. Ez entzun. Ez sentitu. Nahita ere, ezingo nuke. Oraindik min dut.

- Lasai egon ez nizun minik egin nahi, txarto zentitzen naiz, benatan.


- Ez dut zurekin hitz egin nahi. Baina bihotzak botaka egitea eskatzen dit.Horregatik idazten dut. Bera, esango nizukeena botaka esango dizut.

- Parkatu, eta ez ipini horrela benetan ez arela hain heldua.


- Zu ni baino helduagoa izango zara baina baduzu zer ikasia.

- Bai, mundu guztiak du ikasteko zerbait baini orain zure tutorea naiz eta nik esaten dudana egin behar duzu.

- Nire tutorea zarela, eta zer? Nire izebatzakoaren anaiatzakoa zarela, eta zer? Berekin oheratzen zarelako nire osabatzakoa izan zaitezkeela, eta zer? Zu ez zara nire aita.

- Egia da, ez naiz zure aita baina bera egingo zuena nik egiten ari naiz.

- Eta izango bazina ere, zer? Aita batek ere ezin du egin zuk egin didazuna. Nor uste duzu zarela, e? Nik esango dizut, inor ez. Inor ez, egin duzuna egiteko.

- Noski, badakit txarto egin dudala baina berriro ere sentitzen dut bihotz bihotzez. Eta asko maite zaitut


- Eta gauza bat esango dizut, zure ohiko diskurtso zaharkitu eta paternalista horrek ez dizu balioko oraingoan. Maite nauzula, nola maite nauzun, maite nauzulako, bla, bla, bla. Eta maite zaionari ez al zaio errespeturik zor? Esan! Ba maite nazazu gutxiago eta errespetatu nazazu, hori zer den baldin badakizu.


Utzi iruzkina: