Sare sozialak: gure eguneroko bizitza?

emanegurre 1456132239061 Egurre! Egurre! | 2012-11-16 09:11

Aurreko astean mugikorrak sakondu ondoren, gaur sare sozialen txanda iritsi zaigu. Sare sozialak 21. mendeko asmakizun bat dira, elkarrekin konektatzeko bide bat eta zure sekretuak publiko bihurtzeko ak ere bai. Bai bai, irakurri duzuen bezalaxe sare mugikorretan nahiz eta pribatutasunetan pribatutasun pribatuena izan nahi izan ez gero, tuentik, facebookek edota twitterrek beste askoren artean, zuri buruz nahi duten guztia jakin dezakete, pare bat botoi zanpatuz. Baina utzi dezagun sare sozialen alde gaiztoa eta ikusi ditzagun ekarri dituzten abantailak eta desabantailak. Abantailen artean, lagunekin harremanetan jar zaitezke erraz eta lasai asko, gelditu irteteko, euren argazkiak ikusi, gustoko argazkiak, txateatu, "twiteatu", ... abantaila oso onak ekarri dituzte gurera sareek baina desabantailak ere bai, alde on guztiek baitute alde txar bat ere eta honen alde txarra denbora asko jaten duela da, ez duzu ia denborarik izaten ezertarako sareen beharra ikusten duzu uneoro, ea aplikazio berriren bat igo den edota lagunek euren perfila aktualizatu duten. Gainera gero eta gazteago hasten dira gazteak sare sozialen munduan murgiltzen eta horrek ikasketetan eta beste hainbat faktoretan ez du asko laguntzen. Hortaz nik uste dudana da, sare sozialak ondo daudela, gaur egun guztiz beharrezkoak direla, baina neurri bateraino hortik pasatuz gero, horregatik eta horretarakotxe biziko zarelako.


sare sozial ezagun eta ez hain ezagunak.


second life,
twitter,
tuenti,
facebook,



Utzi iruzkina: