San Andresak ´12

emanegurre 1456132239061 Egurre! Egurre! | 2012-11-29 09:53

Azkenean iritsi da eguna, bihar San Andres eguna izango dugu Azkoitian azaroaren amaieran ospatzen den Azkoitiko jai tradizionala. Bakoitzak bere aldetik jarri behar du jai honetan eguna borobila izan dadin eta egunaz erabat gozatzeko, horregatik Floreaga ikastetxeak beste hainbat ikastetxerekin batera bere txozna jarriko du plazan, taloak eta beste hainbat gauza saltzeko jendearen gozamenerako eta moduzko hamaiketako eder bat egiteko. Hortaz badakizue egun osoan egongo gara txosnan eta barraketatik buelta egin ondoren jan talo eder bat aizkolariak ikusi eta gero.


Utzi iruzkina: