guk egindako gogoeta

emakumeakerdiaroan 1456132161180 EMAKUMEEN BiZiMODUA ERDi AROAN | 2011-01-11 15:38

Gaur egungo emakumea eta Erdi Aroko emakumeak eskubide berdinak eta eginbehar berdinak zituztela uste duzue? Frogatua dago ezetz. Gaur egun, emakume gehienek etxetik kanpo lan egiten duten bitartean, lehen emakume batzuek kale beraien bizitzan bost aldiz bakarrik ukitu zuten, beti ere senarrak uzten bazion. Etxean pasatzen zuten eguna, sukalde-lanak egiten, haurrak zaintzen eta senarrak zikintzen zuena garbitzen. Eta guk orain ikasten dugunaren antzeko zerbait ikasten zuten emakumeek? Ez, guk ikasten dugunaren erdia baino ez zuten ikasten. Latina ikasteko obligazioa zuten eta idazten eta irakurtzen ere ikasten zuten, beti ere guraso nobleak bazituzten. Guraso behartsuak zituztenak berriz, ez ziren eskolara joaten, txikitatik etxeko lanak egiten zituzten. Eta mutilak, berriz eskolara joateko aukera zutenek, emakumeek baino gehiago ikasten zuten. Unibertsitatera joan nahi zuten gizonak, apaiz bihurtu behar ziren. Beste mutilak, hamalau urte ingururekin abeltzaintzara edo nekazaritzara lanean hasten ziren.


Utzi iruzkina: