Errausketari buruzko berriak Ingalaterratik
Politika munduaren gauza tristeenetako bat da, nola gaurkotasun eta polemika handiko gai askotan zein garrantzi gutxi hartzen duten errealitateak eta zehaztasunak.
Hondakinen errausketak kutsadura sortzeko omen duen arriskuaz ari naiz.
Neurtutako tximini horietako asko, hiri hondakinak erretzen dituzten erraustegienak dira.
- Beraz, Mikel, esan ezak, hik neurtu dukenaren arabera, erraustegiak kutsakorrak al dituk?
- Kar, kar, kar! Bai bai.
- Baina, ez al dizkitek ba Europak inposaturiko mailak betetzen?
- Batzuetan, bai. Kuestioa duk Europak urtean lau neurketa puntual egitea exijitzen duela. Eta egia esan, hori ez da asko. Hara, guk, neurketak errauste plantak operatzen dituzten enpresek aginduta eta ordainduta egiten ditugu, lau neurketa horiek barne, eta eskatzen dituzten neurketa gehiago ere bai.
Hara iritsi, eta gehienetan, «orain ez, eman ezazute hiruzpalau orduko buelta». Hiruzpalau ordura itzuli, eta kea askoz gardenagoaÉ «neur ezazue orain!». Neurtu, parametro guztiak (hautsak, metal astunak, karbono monoxidoa, dioxinak, furanoak, ...), eta, hor nonbait dabiltzala ikusi orduko, «kitto, ondo da ».
Desmuntatu, erraustegi plantatik aldendu orduko atzera begiratu berriz, eta, kea berriro askoz ere horiagoaÉ
- Joe, ke txungo! baina neurketa horietatik, asko al dira kutsadura mailak betetzen dituztenak?
- Ez, oso gutxi.
- Baina ez al dizkitek gasak garbitzeko sistema modernoak?
- Noski. Filtroak, zikloiak, skruberrak, bainu azido nahiz alkalinoak... sistema nahiko konplexua duk, eta guztira errauste plantaren erdia edo suposatzen ditek.
Dena oso ondo doanean, beharrezko mailak betetzen dituzte, gutxi gorabehera. Baina errauste planta bat ez duk osotasunean gobernatzen erraza, eta lankidea eta biok iristen garen bakoitzean, ia beti bada problemaren bat, eta denbora asko pasatzen dugu zain, neurketa egin ahal dugula esaten diguten arte.
- Eta ez al dituzte hondakin «zikinak» labera sartu aurretik bereizten?
- Teorikoki bai, denek dituzte triaje edo bereizketarako kate edo makinaria lineak. Material batzuk birziklatzeko alde batetik, eta kutsakorrak diren hondakinak ez sartzeko, bestetik. Baina bertako langileen ustez koñazo bat dira eta errealitatean hondakin guztiak zuzenean sartzen dituzte labera, bereizketa sistema geratua egoten da beti.
- Eta ez al dituzte beren sentsoreak, kutsadura sortzen hari direla detektatzeko?
- Bai. Eta alarma saltatzen duenean, bypass bat daukate, kea sentsorerik ez dagoen beste hodi batetik desbideratzeko.
- Jo, ke fuerte! eta Inglaterrako ingurugiro agentziak, ez al du ezer egiten?
- Badakite zer dagoen, beraiekin komentatu dut noizbait, eta ez dute mugitzeko asmorik.
- Eta ez dute planta gelditzen kutsadura sortzen dela detektatzen badute?
- Uf! Erraustegia gelditu eta berriz arrankatzea, a ze mobida!
- Eta energia sortze aldetik, zer?
- Noizbait komentatu dut gai hori erraustegi bat baino gehiagoko teknikariekin. Energia sortzen da, bai, baina asko kontsumitu ere bai, eta oso gutxitan esportatzen dute energia sare elektrikora.
Horra hor ezin zuzenagoa eta eskarmentu handiko esperientzia.
Errausketa inplantatu nahi duzuen politikari nahiz teknikariak: Europan zehar egon omen zarete, planta modernoak ikusten. Errauste planta oso «disdiratsuak» ikusi omen dituzue. Ba, barkatu, baina, zuek egiten dituzuen ordubeteko bisita sartu-atera horiek...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: