Joxe Lizaso bertsolaria hil da.

No profile photo Elerti | 2009-04-23 18:26

Joxe Lizaso 2009ko apirilaren 1ean hil zen Azpeitian, 82 urterekin.
Joxe Lizaso bertsolaria hil zen, 2009ko apirilaren 1ean jazo zen gertaera, 82 urte zituela. Duela bi aste aldaka batetik operatu zuten eta osasunez ongi bazegoen ere, etxean zendu zen.


Lizaso Joxe
Joxe Lizaso bertsotan.    Iturria: www.Bertsoa.com

Lizaso orain bi aste operatu zuten aldaka batetik  baina dena ongi bazihoan ere atzo arratsaldean zendu zen etxean.   17 urterekin kantatu zuen lehen aldiz oholtza gainean eta 64 urte plazaz-plaza ibili bazen ere, azken urteetan ez zen taula gainera igo.
Joxe Lizaso 1927. urtean jaio zen, Enpara Kalean, Azpeitia eta han bizi izan da beti.  Bi seme zituen horietako bat Sebaxtian Lizaso bertsolari ezaguna zen , eta BeƱat Lizaso bertsolariaren (Sebaxtianen semea) aitona. 2009ko apirilaren 2an, osteguna, izan zen hileta elizkizuna  Azpeitiko parrokian arratsaldeko 7etan.

Omenaldia korrikako 16.edizioan

2009ko apirilaren 2an, osteguna, Korrika 16 Azpeitira heldu zenez, Joxe Lizasori omenaldia egin zioten hainbat herritarrek.


Utzi iruzkina: