Rio +20: Ekonomia berdea

2012ko ekainaren 20tik 22ra, Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Hitzaldia -Rio+20 izenarekin ezagunagoa- burutuko da Rio de Janeiron (Brasil). Gailur honetan, ekonomia berdea izango da  hizpide nagusia. Ekologistak Martxan-ek proposamen hau garbiketa berdea besterik ez dela salatu nahi du eta bere helburua gustiz komertziala dela. Artikulo honetan ekonomia berdeaaren aurrean Ekologistak Martxen-ek daukan iritzia azaltzen da.
http://www.elperiodico.com.ar/wp-content/uploads/2012/05/Quien-controlara-la-economia-verde-1.jpg


Ekonomia Berdea izango da hitzaldiko hizpide nagusia. Ozenki iragartzen ari da ekonomia berdea izango dela bide berria, bussiness as usual-en bestelako aukera arduratsua. NBIPk honela definitzen du: “karbono-isuri gutxi duena, baliabideei dagokienez eraginkorra eta sozialki inklusiboa”5.  Ecologistas en Acciónen ustez, baina, helburu hauek ez dira nahikoak, eta ez dira lortuko egun mahairatzen ari denarekin. Gaur planteatzen den ekonomia berdea beste kapitalismo forma bat delako, eta horren egiturari dagokion logikaz, inoiz ezingo da inklusiboa izan, desberdintasunean oinarritzen den heinean. Izan ere, ikusi dugu baliabideen eraginkortasuna ez dela nahikoa. Eta isurien murrizketa, hein handi batean, gezurrezko konponbide teknologikoetan oinarrituta egongo delako, eta ez herrialde aberastuetan ekoizpena eta kontsumoa murriztean, herrialde pobretuenetan ongizate materiala maila duinetara iritsi arte areagotzea ahalbidetuta. Garrantzitsua da azpimarratzea nork kontrolatuko duen ekonomia berdea: enpresa handiak izango dira, modu sintomatikoan gobernuek eurek baino interes handiagoa agertzen dutenak hitzaldiari dagokionez. Enpresa hauek eskuak igurzten ari dira ekonomia berdeak ekarriko duen negozio aukeraren aurrean, ura, energia, hazi, arrantza eta nekazaritzaren merkataritzarako, elikagaien prozesamendu eta merkataritzarako, substantzia kimiko, ongarri, plagizida, meatzaritza, farmazia, bioteknologiarena... Eta beren botere ikaragarria egikarituko dute hitzaldiari begira mundu mailako eztabaida jardunbide egokien zerrenda batekin ordezkatzeko, eta legeriak borondatezko eta erantzukizun korporatiboari buruzko zuzentarauekin. Izan ere, Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Konbentzio baten onarpena hitzaldiaren agendan dago. Ekologistak Martxan-ek enpresa handien estrategia honen kontra ohartarazi nahi du, euren negozioa areagotzera eta kritikak isilaraztera bideratua baitago. Nahitaezkoa da enpresek, biztanleriak eta politikariek mundu hobe baten alde bat eginda borrokatzen dutelako mito zabaldua gezurtatzea, bakoitzaren interesak erabat desberdinak dira eta. Ondorioz, interes sozial eta publikoa gailendu behar da, eta enpresak politikariek kontrol eta agindu demokratikopean ezarritako derrigorrezko arau eta estandarrek zuzendu behar dituzte.  Nahi dute biomasak, bere zentzurik zabalenean, funtsezko papera jokatzea agertoki berri honetan, ez bakarrik energia-iturri eta klima-aldaketaren ustezko konponbideetariko bat gisa. Erregai fosilen agortzearekin eta horren ondoriozko ezintasunarekin ekoizpen industrialaren oinarria izaten jarraitzeko, badirudi enpresa handiak oinarri biologikoko ekonomia berri bat ikusten hasi direla, non biomasa, lurrekoa edo itsasokoa, izango den eraldatu beharreko lehengaia, bioingeniaritzan oinarrituriko teknologien bidez (genomikoa, nanoteknologikoa, biologia sintetikoa), balio handiko produktu bilakatuta (elikagaiak, energia, materialak edo botikak)6. NBIPk bere txostenean (jada aipatua) planteatzen duenarekin bat  eginda, agertokia prestatuta dago finantza-sektoreak milioiak inberti ditzan ekonomia berri honetan. Hortaz, egun  oraindik erabilera publikoa duen edo denona den ondare naturalaren pribatizazio, merkaturatze eta espekulazio gehiago espero daiteke. Bultzada honen aurrean, Ecologistas en Acciónek eskatu egiten die Rio+20n bilduko diren gobernuei ekonomia berdearen definizio berria egiteko eta bere oinarriak ezartzeko lan egin dezaten. Hala, benetako ekonomia berdeak ekonomia ekologikoa izan behar du, ekosistemen mugen barruan jardungo duena eta bioaniztasunaren suntsipena geratzen lagunduko duena. Pertsonen zerbitzura egongo dena, ez etekinarenera. Toki mailan jardungo duena. Merkaturatze-zirkuitu motzak sustatuko dituena. Materialen zikloak itxiko dituena. Muturretik murriztuko duena lehengaien eta energiaren kontsumo osoa. Nagusiki eguzkia baliatuko duena. Tokiko energia-burujabetza sustatuko duena. Biztanleriaren benetako beharrak asetzea lortuko duena. Agroekologian oinarritua. Justizia eta berdintasun soziala, hala nola genero-berdintasuna ekarriko dituena. Komunitate indigenen eta tokikoen eskubide eta kulturak, hizkuntza eta ezagutzak errespetatuko dituena. Ekonomia ekologikoa da etengabe hazteko beharrik ez duena, ez kolapsatzeko. Horregatik, bere moneta-sistema ez da oinarritzen interes konposatuan, eta diruaren zirkulazioa interesik barik egiten da.  Ekonomia ekologikoak bakearen, lankidetzaren, elkartasunaren eta hazkuntza espiritualaren kulturaren heziketa sustatzen du.   Teknologiaren kontrola  Garapen eredua aldatzeko eragozpenak, zientziak eta teknologiak eragindako ondorioetarako konponbideak lortuko dituztelako itxaropen eta ustean bermatzen dira, eta horrek arazoaren errora ez jotzea ahalbidetzen du. Baina zientzia ez da ezagutza besterik gabe: zerbaitetarako eta norbaitentzat da. Beraz, garrantzitsua da Rio+20n eztabaida bat irekitzea, teknologia berde eta bidezkoa benetan zer den argitzeko, zientziaren beharrezko kontrol sozialaren eta beraren nahitaezko erabileraren inguruan hitz egiteko, jendartearen onurarako izan dadin eta ez lagun gutxi batzuen eta enpresa-korporazioen irabazirako. Adibide historiko ugarik frogatzen dute teknologiak desberdintasun eta bidegabekeria sozialak gehi ditzakeela, eragina jasaten duten komunitateen interesak kontuan hartu ezean. Komunitateok beti hartu behar dute parte euren arazoen konponbideen garapenean. Era berean, hitzaldi honetan funtsezkoa da Zuhurtasun Printzipioaren balioa berreskuratzea, bazegoena Rio 92n, baina egun epe motzeko interesek sarri baztertzen dutena.     Gezurrezko “konponbide” teknologikoak  Baliabideak agortzearen, klima-aldaketaren, kutsaduraren... aurrean, korporazio eta gobernuetatik ondorioak saihesteko bideak bilatzearen alde egiten da, haiei aurre egin beharrean, sarri konponbide gisa aurkezten badira ere. Hala ere, “konponbide” hauek ekartzen dituzten arazo eta gizarte eta ingurumen- ondorio berriak ezkutatu edo mozorrotu egiten dira, eta, gainera, krisian dagoen eta jasanezina den eredu bat iraunarazteko balio dute. Hala, CO2 isuriak murriztu ordez, horiek harrapatzea planteatzen da; erregai fosilen erreserbak (munduaren beroketaren arduradunak) agortzen badira, energia-kontsumoa murriztu eta berriztagarrien aldeko apustua egin ordez, haustura hidraulikoa bezalako teknikak garatzen dira iturri berriak eskuratzeko, eskisto-gasa, kasu; egiaztatzen bada nekazaritza industrialak asko bultzatzen duela klima aldaketa, eredu agroekologi- koetara jo beharrean, eredu bera betikotzen da, klimari dagokionez onura zalantzagarriak dituen zuzeneko ereitea bezalako teknikak erabiliz arintzen saiatzen da... Ekonomia berdearen Troyako zaldia diren teknologia ugari daude, konponbide moduan aurkeztuak baliabideen urritasunerako, segurtasun energetikorako, ingurumena leheneratzeko, isurien murrizketarako, elikadura-segurtasunerako, klima-aldaketa arintzeko... Horien artean transgenikoak eta genetikoki eraldaturiko beste organismo batzuk daude, egur-ikatza (ikatz begetala hedatzea epe luzera karbonoa egonkorragoa den lekuetan), biologia sintetikoa (erabat sintetikoak diren organismoak sortzea erregaiak sortzeko, CO2 harrapatzeko...), karbonoaren bahiketa (CO2 harrapatzea eta biltegiratzea toki “geologikoki egonkorretan”), geoingeniaritza (mundu edo toki mailako klimaren aldaketa masiboa, klima-aldaketa itsasoen ongarritzea edo zerua aerosolekin bonbardatzea bezalako teknikekin borrokatzeko), nanoteknologia (materiaren manipulazioa nanometro baten eskalan ezaugarri erabat berriak izango dituzten substantziak eta materialak ekoizteko)... Hala ere, teknika hauek, garestiak izateaz eta inbertsio handiak behar izateaz gain (nahitaez beste partida batzuetatik eratorriko direnak), edo ez daude bermatuta beren segurtasunari dagokionez, kasu batzuetan, edo zuzenean kaltegarriak direla frogatu da, beste kasu batzuetan. Gainera, teknologiaren historian halako kasu ugari daude, alegia, arazo jakin batzuk konpontzeko panazea bihurtuko ziren ustezko mirari teknologikoak puxika bat bezala husten dira azkenean, ikerketa-aldi luzeen ostean eta funts asko ordainduta (sarri publikoak).  Ekologistak Martxan-ek zera planteatzen die Rio+20n bilduko diren gobernuei: ez ematea amore enpresa handiek merkatu hauek zabaltzen jarraitzeko egikaritzen duten presio handiaren aurrean eta klima-aldaketa, baliabideen agortzea, kutsadura, CO2 isuriak, pobrezia eta gosea eragiten dituzten benetako arrazoiei heltzeko ausardia izatea eta eraldatzeko aurre egitea. Gezurrezko konponbide teknologikoen aurrean, nahitaezkoa da gizarte eta ingurumen-justizia aurrez aurre jartzea. Krisian dagoen baliabide mugatuko mundu batean, aberastasunaren birbanaketari eta benetan iraunkorra izango den eredu bateranzko trantsizioari lagunduko dioten ekintzak lehenetsi behar dira, abentura teknologikoen gainetik, desberdintasun gehiago sortu eta erakunde demokratikoen ahultzea baino ez baitute ekartzen, korporazioen boterea areagotu egiten den bitartean, esperientziak erakutsi digun bezala.  NBIPk planteatzen du ekonomia berderanzko trantsizioak nahitaez behar duela korporazio eta inbertitzaile handientzat erakargarria izatea. Dena den, paradigma benetan aldatuko badugu, ingurumena babesteko politikek ezin dute jarraitu sabai mugatzaile gisa merkatu askeko eskubide eta interesak edukitzen. “Konponbide” teknologiko hauek, beraz, ez diote aldaketa horri lagunduko; alderantziz, ziurrenik arazoa larriagotu egingo dute, kasu askotan.   Energia berriztagarrien mugak  Rio+20n energia hizpide izango duten eztabaiden abiapuntuak izan behar du herrialde aberastuek egiten duten energia-kontsumoa unibertsal bihurtzea ezinezkoa delako premia argia. Gobernuek, ondorioz, ibilbide-orriak ezarri behar dizkiote beren buruari, modu garrantzitsuan bideratuta, akordio lotesleekin, energia-kontsumoa murriztera, bereziki berriztagarriak ez diren iturrietatik eratorria. Energia berriztagarriekin ere ezingo litzateke egun duguna energia-kontsumo maila hornitu, kontuan hartuta, gainera, badagoela mundu mailako goranzko joera. Energia-iturri berriztagarriek kontuan hartu beharreko hainbat muga dituzte: biltegiratzeko eta banatzeko arazoak, etab. Gainera, aldi baterako erronkak dituzte (ez dira egun batetik bestera instalatzen), aurrekontuari dagozkionak (apustu publikoak behar dituzte abiarazteko), hala nola material eta energetikoak (inbertsio materiala behar dute egingarriak izan daitezen, beste erabilera jasangaitzen kalterako). Nabaria denez, eguzki-energia eta eolikoaren modukoek gara- tzen jarraitu behar dute, baina betiere beste iturri kutsatzaileago batzuk erabat murriztearen kontura.  Hala ere, berriztagarrietan egiten diren ahalegin nagusiak ez daude bideratuta eguzki-energia edo eolikoa bezalakoetara, alderantziz, garapen handiena uzta eta biomasaren erreketara zuzenduko da. Erein daitekeen lur gero eta gehiago nekazaritzako erregaiak ekoiztera bideratuko da. Zalantzagarriak diren eta etengabeko ika-mika eragiten duten balantze energetikoekin, laborantza hauek, gainera, presio garrantzitsua egikaritzen ari dira bioaniztasun handiko eremuetan, hegoaldeko nekazari ugari beren bizimoduetatik botatzen ari dira, eta arriskuan jar lezakete, prezioen igoera dela medio, oinarrizko elikagaiak eskuratzeko ahalmena. Azkenaldian garatzen ari diren beste biomasa-iturri batzuk (biomasa begetala alga natural edo sintetikoetatik aurrera), baso-biomasaren aprobetxamendua eta abar ere ez dira konponbide bideragarria eskala handian. Eta ezin dute mundu mailan erregai fosilen kontsumoa ordeztu; era berean, ez da zentzuduna karbono dioxido mailak (substantzia hauek murrizten ez dituztenak) egungoen pareko mantentzea.  Bestetik, gobernuek Rio+20n energia-iturrien gaineko herriaren kontrola sustatu behar dute. Ezin dira geratu dauden moduan, transnazional handien eskuetan. Baliabide estrategiko gisa, energia beti egon behar da interes orokorraren mende, baita bere plangintza (sorkuntza, garraioa, banaketa, tarifak, etab.) ere.   Agroekologia eta elikadura burujabetza  Petrolioaren agortzea, agroekologian oinarrituriko nekazaritzako beste eredu baterantz joateko aukera gisa ikusi beharko lukete Rio+20n bilduko diren munduko liderrek. Nekazaritza industriala ingurumen eta gizarte-krisiaren arduradun nagusietariko bat da, eta eskala txikiko nekazaritza iraunkorra, egun elikagaien %70en ekoizlea7, funtsezko osagaia da munduaren beroketa, bioaniztasunaren suntsipena, lurzoruen degradazioa eta abar borrokatzeko. Ecologistas en Acciónek eskatu egiten die munduko liderrei agroekologia gosearen eta pobreziaren zati handi bat erauzteko formula gisa ikusteko, eta konponbidearen erdian jartzeko, kalitatezko elikagaiak kantitate nahikoan ekoizteko gaitasuna areagotzeko duen ahalmenagatik, elikadura burujabetza bermatuta, planeta “hoztuta”8, boterea nekazari txikiei emanda eta emakumearen funtsezko papera onartuta.         3.3. Gobernantza  Rio+20ko agendaren baitan nazioarteko ingurumen-arkitekturaren erreforma dago, munduko ingurumen-krisiari aurre egiteko hobeto kokatuta egote aldera. Egia da egun erakunde desberdinek eta legeriaren osagai desberdinek, sarri,  arrazionaltasun, metodologia eta aldeen arteko lotura maila eskasa aurkezten dutela. Egun, NBEren mendeko 40 erakunde baino gehiago daude ingurumen-mandaturen batekin. Era berean, nabarmena da egun ingurumen-esparruko nazioarteko akordioak, batzuetan, konpromiso hutsak direla, babes gehiagorik barik eta aukera urriarekin errespetatuak edo beteak izateko. Horregatik, dauden aukeren artean, Nazio Batuen ingurumen-agintaritza bat jasotzen da (dela NBIP, dela jada badagoen beste erakunde bat, baina eskumen gehiagorekin, edo agian izaera berriko beste erakunde bat), botere eta diru gehiagorekin.  Ecologistas en Acciónek, printzipioz, uste du positiboa dela nazioarte mailako ingurumen-mandatua sendotzea eta erakunde eraginkorrago bat eratzea, dela munduko Ingurumen-agintaritza baten bidez, dela antzeko erakunde baten bidez, zigor ekonomikoak ezartzeko gaitasunarekin.   Horretarako, hala ere, beharrezkoa da gizarte eta ingurumen-gaiak benetan lehenestea, merkatu eta korporazioen interes ekonomikoen gainetik, nazioarteko ingurumen-akordioen bidez merkataritza eta finantza-erabakien esparruaren (MMA, IFIak...) gainetik egon beharko lirateke, maila sistemikoan koherentzia politikorantz aurrera egin ahal izateko.   Ingurumen-erabakiak gainerakoen aurretik lehenesteak, besteak beste, zuhurtasun printzipioa sendotzeko eta agertzen ari diren teknologien ondorioen gaineko kontrol eraginkorra egikaritzeko balio beharko luke, planeta eta pertsona arriskuan jartzen dituztenei betoa jartzeko gaitasunarekin.   Gainera, nazioarteko ingurumen-erabakiak errespeta daitezen, aurrekoa bezain garrantzitsua da Nazioarteko Ingurumen Auzitegi bat eratzea, horren aurrean erantzun dezaten nazioarteko legeria errespetatzen ez duten gobernu eta korporazioek.   Ecologistas en Acciónek uste du, gainera, nazioarteko gobernantzaren erreforma batek erakundeen demokratizazio-prozesu bat ekarri behar duela, biztanleriak iritzia emateko eskubidea ez ezik, erabakiak hartzeko orduan modu aktibo eta benetakoan parte hartzeko eskubidea ere izan dezan. Hortaz, erabaki gehienak esparru tokikoenetan hartu beharko dira, eta mundu mailakoena dakarrena baino ez da erabaki beharko esparru horietatik.   Etorkizuneko munduko ingurumen-agintaritza erabat gardena izan behar da, eta bertan funtsezko papera izan behar dute jendarte zibileko erakundeek, interes publikoen behatzaile eta bermatzaile moduan. Bestela, enpresa-interesak dituzten lobby handien presioaren mendeko erakunde ilunak eratzeko akatsean eroriko litzateke berriz.   4. Proposamen zehatzak   Baliabide naturalak eskuratzeko Eskubide Unibertsalaren ezarpena. Horien eskurapen ziurraren mende egoten da sarri etxebizitza, elikadura, osasuna... eduki ahalizatea. Eskubide honen ezarpenarekin batera, berau bermatuko duten neurriak ezarri behar dira.  Finantza-sistemaren erreforma-prozesuari ekitea, monetak balio fisikoekin lotzeko eta interes konposatuarekin ibiliko ez den moneta-sistema bat sortzeko. Honek banku publikoa sortzea ekarriko luke, jendarteek demokratikoki erabakitako proiektuak finantzatzeko.   Finantza-eragiketa espekulatiboen gaineko tasa baten (Tobin tasa) ezarpena nazioarte mailan, mugimendu espekulatiboak eragotzi edo mugatzeko.  Baliabideen erauzte eta erabileraren eta hondakin sorkuntzaren kontabilitate-sistema baten ezarpena, modu fidagarriagoan islatzeko ekonomia bakoitzak planetan duen benetako eragina. Hala, karbono fluxuak, ur birtuala, energia txertatua eta abar, egoki hartu behar dira kontuan erantzukizun berezituak egokitasunez eta benetan ezarri ahal izateko.   Planen ezarpena, herrialde aberastuetan baliabideen erabilera murrizteko, beren “kuota energetikoa”rekin bat egin arte. Planek asmo handiko helburuak, neurgarriak eta lotesleak ezarri behar dituzte. Herrialde pobretuek plangintza adimentsua ezarri behar dute baliabideen erabilerari dagokionez, biztanleriak bizi-maila duinak lortu ahal izateko, eta, aldi berean, Iparralde Globalak erdietsi duen xahubide eta desberdintasun bidea jarraitzea ekiditeko.   Energia-erabileraren murrizketa-planen ezarpena, bereziki berriztagarria ez denarena. Plan hauek asmo handiko helburu lotesleak, neurgarriak eta eskagarriak ezarri behar dituzte, muga absolutuak barne.  Nekazaritzako erregaien egungo politiken mugen ezarpena, bioaniztasun handiko eremuetan egikaritzen duten presioa eragozteko zein egun nekazari-komunitate ugaritan dituzten ondorio sozial eta ekonomikoak saihesteko. Nekazaritzako erregaiak, elikadura edo industri azpiproduktuetatik lortuak, garatu eta baliatu egin behar dira, baina inoiz ez elikagaien ekoizpena duten lurrengatiko lehia dakartenak, edo nekazaritzako mugaren hazkundea bioaniztasun handiko ekosistema ahulen kontura ekarriko dutenak.   Iturri berriztagarrien tokiko energia-ekoizpena sustatuko duten neurrien ezarpena. Prozesu bat abiaraztea energia-ekoizpenaren kontrol sozial eta demokratikoa erdiesteko.   Erregai fosilen agortzeari egokitzeko nazioarteko protokolo baten ezarpena. Protokolo honek erreserbak mantentzea jaso behar du, bereziki bioaniztasun handiko eremuei edo erreserbaren eremuan bizi diren komunitate indigenei eraginez gero.   Herrialde pobretuetan korporazioek egiten duten lur-akaparamenduarekin bukatzeko muturreko eta premiazko neurrien akordioa. Lehen urrats moduan, pertsona fisiko edo juridiko atzerritarrek lur edo ondasun higiezinak eskuratzeari erabateko muga jartzeko nazioarteko protokolo baten ezarpena.   Agroekologiaren sustapena mailarik handienean, klima-aldaketaren kontrako borrokarako eta elikadura burujabetza sendotzeko tresna gisa. Nekazaritza industrialarekin lotutako jarduerak ez sustatzeko mekanismoak abiaraztea. Nazioarteko tasa nekazaritzan nekazaritzako kimikoak erabiltzeagatik, plagen borroka biologiko, hezitako barietate eta arrazen aniztasun genetikorako eta abarrerako I+D+i programetara bideratuko dena.   Zuhurtasun printzipioa berriz balioestea eta sendotzea. Printzipio horren aplikazioa bermatuko duten mekanismoen ezarpena, sine qua non baldintza gisa txertatuta ingurumenarekin lotutako nazioarteko hitzarmen eta protokolo guztietan.     Teknologiaren erabileraren, horren kontrol sozialaren edo jendarteari dakarzkion onuren inguruko nazioarteko eztabaida serioa. Teknologia bidezko eta berdeak definitzeko kode baten lanketa.   Bioaniztasuna bizitzarako funtsezko herri-ondasun gisa onartzea, merkaturatu edo pribatizatu behar ez dena, bere kontserbazioa beste interes ekonomiko edo politiko batzuen gainetik lehenetsita.   Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Konbentzio baten onarpenari errefusa. Enpresentzako derrigorrezko ingurumen-araudien ezarpenak borondatezko arautzearen gainetik egoten jarraitu behar du.  Nazioarteko ingurumen-gobernantzaren sendotzea, statu quo berria ahalbidetuko duena, ingurumenarekin eta gizartearekin loturiko erabaki eta akordioen hierarkia-maila merkataritza eta finantza-interes eta akordioen gainetik egon dadin. Munduko Ingurumen Agintaritza baten ezarpena, zigor ekonomikoak ezartzeko gaitasunarekin eta erabat gardena, jendarte zibilak funtsezko papera izanda interes publikoen behatzaile eta bermatzaile moduan.  Nazioarteko Ingurumen Auzitegi baten ezarpena, nazioarteko legeria urratzen duten gobernu eta korporazioak epaitzeko gaitasun eraginkorrarekin.     Ecologistas en Acciónek eskatu egiten die Rio+20n bilduko diren gobernuei paradigma aldaketa ekidinezin eta urgentearen oinarriak ezartzeko. Berandutu barik, bizitzeko eta gure burua antolatzeko eredu berri bateranzko bideari ekin behar diogu, gizarte eta ingurumen-justizian oinarrituta bidegabekeria eta suntsipen sorgin-gurpil ero hau geldituko duena, eta bizitza, bidezkotasunez, planetaren ahalmen eta erritmoen barruan garatzea ahalbidetuko duena.  Azkenik, Ecologistas en Acciónek dei urgentea egin nahi die munduko gobernuei aukera hau oso serio har dezaten. Gizateriak itzulezinezko puntuak ekiditeko duen denbora, bereziki klimari eta ingurumenari dagokienez, jada urria da.  Zentzugabekeria hau gelditu ezean... Río+40 ezingo da izan!


Utzi iruzkina: