Jabetza intelektualaren mugak eta hesiak
“Salerosketa batek ez du jabetza osoa ematen”, hori da iragan otsailean Luistxo Fernadez-ek planteatu ziguna. Izan ere, ia guztiok Windows erabiltzen dugu, baina erabilpen zehatz batzukin baino ez. Hau da, norbanakoak diru kopuru bat ordaintzen du Windows programaren truke, hala ere, modifikatu, kopiatu, saldu edo bestelakoren bat egiten egiz ezkero legalitatetik ateratzen gara. Kode penalean dagokigun zigorra jasotzeko arrikuskuan gaude beraz.
Software librearen filosofiak hiru puntutan oinarritzen zirela aipatu zigun Luistxok. Alde batetik, inolako zailtasunik gabe irakurtzeko askatsuna eduki beharko genuke, inolako enkriptaziorik gabe; Bestetik, modifikatzeko eta hartara, hobetzeko libertatea; Azkenik, kopiak egin eta banatzeko eskubidea. Filosofia hau, Elena Lakak egertu zigun ikuspegiarekin erabat kontrajarrita dago. Izan ere, Elenak Egile Eskubideak babesteko arrazoiak eta Jabetza Intelektualaren gaineko eskubide moralak zein patrimonialak egileari ematen dizkion bermeak azaldu zizkigun. Eta orotara, egun, egiletzaren eta Jabetza Intelektualaren inguruan, indarrean dagoen legediari errepaso bat egin genion.
Orokorrean, legeak Jabetza Intelektuala nahiko babesten duela esango nuke. Salbuezpenak salbuezpen, edozein obraren egilea bere lanaren jabe absolutua da eta bere esku daude edonolako aldaketa, modifikazio edo erabakiak. Eta noski, guzti horren beste muturruan aurkitzen da Luistxo Fernadez eta Software librearen oinarriak. Beste gauza batzuen artean, obrak, lanak, programak modifikatzeko eskubidea errebeindikatzen delako.
Luistxok zera esan zigun, Cd bat erosten dugunean ez dela benetan gurea. Baina afirmazio horretan desberdintze bat egin behar dela uste dut. Izan ere, Cd bat erosten dugunean, ideia bat erosten dugu, produktu kultural bat, obra bat orotorara. Obra hori guztiz pertsonala da, pertsona baten izena darama. Eta zerbait aldatzekotan egiletza duenak egin behar lukeela uste dut. Egia da obra horrek prezio bat duela, eta guk, kontsumitzaileook, ordaindu egin dugula, baina euskarria erosi dugu eta abesti horiek libreki entzuteko eskubidea. Hortik aurrerakoa eztabaidagarria dela iruditzen zait. Izan ere, jabetza mota desberdinak daude, kotxe bat erostean, nahibeste aldaketa egin daitezke, motorra aldatu, kolorez aldatu, DVDa jarri… Produktu kultural batetaz hitz egitea desberdina dela iruditzen zait, izan ere, lana, obra, eta ideia babestu behar dira.
Bestalde, lehenago aipatutako produktuen arteko bereizketan badidut hutsuneak. Izan ere, non kokatu genituzke Windows eta bestelako produktu informatikoak? Egia da Internetek bide asko ireki dituela eta egungo teknologiek pirateatzea eta kopiatzea erraz ahalbidetzen dutela. Baina justua ote da Windows-a erostean dirutza bat ordaintzea eta ondoren jabeek diseinatutako aplikazio batzuk baino ezin erabiltzea. Ze puntutaraino ez da zilegizkoa norberaren hobebeharrerako aldaketa eta modifikazio batzuk burutu ahal izatea?
Luistxok azaldutako, Richard Stallman-ek sortutako lizentzia, egoera zehatz batzuetan beharrezkoa iruditzen zait, batez ere, eduki libreen munduan munduan eratua delako. Horrez gain, Stallman-en ideietatik aldantzen diren lizentzia anitzen sorkuntza ikusi ahal izan du. Batzuk erradikalagoak eta beste batzuk ez. Horien artean Creative Common dugu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: