BOST BLOG AZTERTU

No profile photo Ekhixe | 2008-05-14 13:23

Hona hemen 5 blog desberdinen azterketa.

 

hibai83

Lehenengo blog honetan argazkiak gailentzen dira. Orokorrean nahiko blog erakargarria, bertako argazkiak kalitate onekoak eta koloretsuak dira. Edukiari dagokionez, erabat subjektiboa dela esan behar da, egilearen gogoetak eta pentsamenduak agertzen dira eta. Orotara blog interesgarria dela esango nuke.

 

COOL BOY

Blog hau gaztelerazkoa da. Oso blog landua da. Modari buruzko informazioa ematen du orokorrean. Horrez gain, egilearen usteak eta gustuak plazaratzen dira. Argazkiak oso onak eta espresiboak izaten dira. Blogaren diseinua oso erakargarria da eta ia egunero eguneratzen da.

 

The Sartorialist

Ingelerazko bloga dugu hau. Egilea oso famatua da modaren eta

diseinuaren munduan. Kaletik doan jendeari argazkiak ateratzen

dizkio eta ondoren bere blogean komentatzen ditu eta horren

inguruan komentario asko uzten dizkio jendeak. Batzuetan

elkarrizketak ere plazaratzen ditu. Gaia atsegi ezkero nahiko blog

interesgarria izan daiteke, niretzat horrela. Diseinua sinplea da,

argazkietan oinarritzen da blog hau.

 

Patxitrapero

Traperoren lana asko ezaguna da gure artean. Orokorrean,

nahiko blog konpletua da. Humorez betetako edukiak eta

argazkiak tartekatzen ditu. Internetek esakintzen dituen

baliabide ugariz dauka hornituta bloga, besteak beste,

harpidetzak, etiketak, loturak, egutegia…

 

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Abiadura Handiko Trenaren aurkako salaketa egiteko

bloga dugu hau. Blog honek baliabide nahiko erbailtzen

ditu , googlecalendar, gmail, RSS jarita… argazkiak,

elkarrizketak.. tartekatzem dituen blog honen jarioa etenik

gabekoa dela esango nuke, nahiko eguneratua dago.

 


Utzi iruzkina: