Barkatu bai, ahaztu ez

No profile photo Ekhixe | 2008-05-14 12:06

AGUIRRE MIENTE, nosotros respetamos Guernica, como todo lo español”

                                                                                    FRANCISCO FRANCO

 

Badira 71 urte Gernika suntsitu zutela. Badira 71 urte Alemaniako Kondor legioak eta Italiako aire-armadak Gernikako herria kiskali zutela. Badira 71 urte herri bat sinbolo bihurtu zela.

 

 

                         

       

 

    1936 urtea, apirilaren 26a, astelehena, azoka eguna gernikan legez. Hergazkinez josita zegoen zerua, herritarrak kezkati. Andra Mari eleizako kanpai hotsa entzuten dira, “badatozelaa!”. Arratsaldeko 4retan hasten dira lehenengo aire-erasoak. Hau izango zen egun horretako infernuaren hasiera. Eraso anker hura 3 fasetan bereiztu zen, bonba suntsitzaileen jaurtiketa, su bonbena, eta biztanleriaren metrailaketa, eta bi ordu eta erdiren buruan eman zioten amaiera  Han eta hemen ageri ziren gorpu, hilak, zibilak gehienak, (Gernikan ez zegoen militar edo gudari multzo aipagarririk garai hartan) etxe eta eraikuntza guztiak lur jota geratu ziren (Juntetxea eta Arbola, hala ere, ez zituzten ukitu) eta han biztu zen suak egin zuen gainerako triskantza.  Hildakoen estimazioa hildako kopurua 200 eta 250 bitartekoa da.

 

Gernikako bonbardeaketa gisa horretako lehen ekintza izan zen munduko historian. Frankistek ez dute inoiz egia onartu nahi izan, garaian Franco generalak Eusko Jaurlaritzari egotzi zio atentatuaren egiletza.  Alemaniarrek aldiz, argi erakutsi zuten Gernikakoa bonbardeaketa proba zabal bat izan zela, frankisten eta nazien artean prestaturikoa.

 

            Gertatutakoaren atsekabearen seinale, Gerraren kontra, Picassok“Guernica”koadroa egin zuen bonbardeaketa pasa eta gero.Koadroa Bartzelonako Berga hiriko“Ceramicas Querali” enpresakegin zuen.

 

 

            Zoritxarrez, Gernikako bonbardeaketa ez da gertakari isolatu eta bakarra. Alderantziz, Gernika beste hainbat hiriren zerrendan ageri da, buruan, hala nola:, Varsovia, Berlin, Dresde, Hiroshima, Nagasaki, Hanoi, Bagdad, Beirut, Kuwait, Grozny, Sarajevo, Dubrovnik ...

 


Utzi iruzkina: