BALORAPEN OROKORRA

No profile photo Ekhixe | 2008-05-15 11:36

Kurtsoa amaitzear dagoela ikasgaiari buruzko balorapena egitea otu zait. Hasiera batean, ikasgaiaren norabidea blogetara zuzenduta zegola pentsatu izan nuen, eta tira, kazetaritzatik nator eta horrenbestez, mundu hori ezagutzen nuen. kurtsoak aurrera egin ahala, klasez klase Internetek eskaintzen dizkigun baliabide eta tresna desbardinak ezagutzen eta probatzen joan ginen. Hainbat aplikazio interesgarri ikasi genietuen, baina interesgarriena zera da, gure bizitza errealean hauek aplikatzeko gai izatea.

 

      

            Izan ere, gu ez gaude historia edo magisteritza bat ikasten. gure helburua komunikatzaile integralak izatera heltzea da, eta horretarako ezinbestez ezagutu behar dugu sarea eta berauk eskaintzen diguna. Konstiente naiz batzutan ez dela lan samurra,  beti on-line egotea suposatzen duelako. Baina, ahalegin bat egin behar dugu, zeren edozein delarik gure lanbidea, gure jarduna informazioa izango delako eta gure lan-tresna Internet.

      Orohar, ikasgai honetan, ez dut daukadan guztia eman, beti egoten dira bigarren mailako faktoreak. Hala ere, ikasitakoari probetxua ateratzen saiatuko naiz, eta ahal dala bloga mantenduko dut. Tartean, euskal blogosferako komunitateko parte izan eta gure euskara unibertsalizatu!

 

   

 


Utzi iruzkina: